Atletismoa

Atletismoa
2017-03-14 13:03:00
BERDINTXIKETANEN GARAIPENA ETA BEASAINEN BIGARREN POSTUA LORTU DU
Asteburu borobila osatu du Amaia Bernal korrikalariak

Bi podium lortu ditu asteburuan Antxintxiketan taldeko Amaia Bernal korrikalariak. Ostiral arratsaldean, Oñatin jokatu zen bikote mistoen Berdintxiketan lasterketan garaile izan zen Asier Olasagastirekin batera, eta igande goizean berriz, bigarren postua eskuratu zuen Beasaineko Herri Lasterketan.

 

Amatasunak, indarra eman dio Amaia Bernal korrikalariari. 17 hilabete eskas pasa dira Aner semea izan zuenetik eta entrenamenduetan pilatzen ari den datuek diotenez, aurrez zeukan sasoi puntua hobetzen ari da uneotan. Sentsazio bikain horiek gainera, lasterketetan isladatzen ari dira.

 

Asteburuan esaterako, izena eman duen bi probetan podiumera igo da. Ostiralean, Oñatiko Berdintxiketan lasterketan garaipena lortu zuen Asier Olasagasti bikotekidearekin batera, eta igande goizean, bigarrena izan zen Beasaineko VII. Herri Lasterketan. Egia da ostiralekoak lasterketatik baino, aldarrikapenetik gehiago zeukala, baina meriturik kendu gabe, bi egunetan, onenen artean aritu zen oñatiarra.

 

Beasainen 14 kilometrotako lasterketa luzea hautatu zuen Bernalek eta Oiana Ortizen atzetik, probako emakumezkorik indartsuenetariko bat izan zen. Tolosarrak 00:57:57 osatu zuen ibilbidea eta oñatiarrak, 34 segundu gehiago behar izan zituen helmuga puntuan. Podiuma, Elena Calvillo (00:59:14) beasaindarrak osatu zuen.

 

Badirudi beraz, amatasunak sortzen duen hormona berezi horrek, ondorio ezinhobeak utzi dituela Amaia Bernalen errendimenduan. Urtebete pasatxoan lortzen duen hirugarren podiuma izan baita asteburukoa. Aurrez, urria amaieran, emakumezkorik azkarrena izan baitzen, Donostiako 3 Mendiak lasterketako erdiko modalitatean. 

Bi podium zapaldu ditu asteburuan Amaia Bernalek.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.