Besteak

Besteak
2017-02-20 16:50:57
XABIER PEÑAGARIKANOK IRABAZI ZUEN TXAPELA HARRIJASOTZAILEEN FINALEAN
Atutxa-Mugertza II eta Vicente-Saralegi finalera

Osatu da martxoaren 5ean Azpeitiako Izarraitz pilotalekuan jokatuko den Binakako Urrezko Aizkorako final nagusia. Atzo goizean jokatu ziren Oñatin azken finalaurrekoak eta lehia horien ostean, Otaegi eta Arria V-ak -aurrez sailkatuak-, ezagutu dituzte, finalean izango dituzten aurkariak. Atutxa-Mugertza eta Vicente-Saralegi gehiago izan ziren atzokoan eta honenbestez, hiru bikote horien artean erabakiko da aurtengo txapeldun berria.

 

Faboritoek ez zuten hutsik egin atzo Oñatin. Atutxa-Mugertza II eta Vicente-Saralegik lortu zituzten jokuan zeuden Eusko Label Binakako Urrezko Aizkorako finalerako azken bi txartelak. Azken hiru urteetako txapeldunek, Juanjo Lopez Azpilikueta eta Eneko Otaño kanporatu zituzten. Atutxa eta Mugertzak 21 minutu eta 28 segundutan osatu zuten lan guztia eta minutu batetik gorako aldeaz gailendu ziren. Lopez Azpilikueta eta Otañok 22 minutu eta 33 segundu behar izan baitzuten lan guztia osatzeko.

 

Beste finalerdian, Nafarroako txapeldun eta azpitxapeldun diren Iker Vicente eta Ruben Saralegik 22 minutu eta 30 segunduko kronoa pilatu zuten proba guztien amaieran. Kasu honetan, alde nabarmenarekin gainditu zuten Jon Irazu eta Patxi Mindegia bikotea. Azken hauek, 25 minutu eta 31 segundu behar izan baitzituzten zirkuituak zituen bost modalitateak osatzeko.

 

Harrijasotzen Peñagarikano txapeldun

Binakako Aizkolari Txapelketako finalaurrekoez gain, Euskal Herriko harrijasotzaile gazte onenen arteko lehen finala ere jokatu zen atzo Oñatin. Iñigo Eizagirreren eta Xabier Peñagarikanoren arteko lehia ikusgarria izan zen.

 

Peñagarikano aizarnazabaldarra eta Iñigo Eizagirre zarauztarraren arteko finala oso lehiatua izan zen eta azken probara arte ez zen garailea erabaki. Peñak 100 kiloko harri borobilarekin baina, nagusitasun handia erakutsi zuen eta 71 altxaldirekin, merezimendu osoz eraman zuen txapela etxera. Eizagirre 69ko markarekin gelditu zen. Urtzi Telleria izan da hirugarren sailkatua eta laugarren postua berriz, Jagoba Otaegirentzat izan da.

Aizkolariak lanean atzo Oñatin. Argazkiak: Goiena.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.