Eskubaloia

Eskubaloia
2017-02-14 12:03:05
KADETE MAILAKO ORDEZKARIAK OÑATI IRRATIAN IZAN ZIREN ATZO
Igoera fase bat barrutik ezagutuz

Aloña Mendiko kadete mailako eskubaloi taldeek, Euskal Ligara igotzeko fasea jokatu dute asteburuan. Neskek Zumaian izan dute hitzordua eta mutilek berriz, Tolosan. Lehenengoen kasuan, ostiraleko partida galdu arren, beste bi partidak irabazita, igoera lortu dute. Mutilek ostera, jokaturiko hiru partidak galduta, aukerarik gabe gelditu dira. Bada, igoera lortu edo ez, bizi izan duten esperientziarekin gelditzen direla adierazi zuten atzo ordezkariek, Oñati Irratiko kirol tarte nagusian.

 

Kadete mailako bi taldeentzat, asteburu berezia izan otsaileko bigarrena. Emakumezko zein gizonezkoek, Euskal Ligara igotzeko fasea jokatu baitute. Eta igoera lehenengoek soilik lortu badute ere, gizonezkoen taldeko ordezkariek oso balorazio positiboa egin zuten atzo Oñati Irratiko kirol tarte nagusian. Talde bakoitzeko entrenatzaile eta kapitainak izan ziren atzo arratsaldeko solasaldiko gonbidatuak. Nesken taldetik, Aitor Billar eta Garazi Jauregialzo eta mutilenetik, Eneko Ugarte eta Manex Lazkanoiturburu.

 

Emakumezkoek Zumaian jokatu dute fasea. Aloñarekin batera, Urdaibai, Pulpo eta Usurbil lehiatu dira Euskal Ligan jokatzeko eskubidea ematen zuten bi txartelen bila. Ostiraleko partiduan, Aloñak Pulporen kontra jokatu zuen eta 16-23 galdu zuen. Txapelketa gaizki hasi arren, Aloñak gogotsu jarraitu zuen eta larunbateko lehia erabakigarrian 19-16 nagusitu zitzaion Usurbili. Hori horrela, Urdaibairen kontrakoak erabaki zuen igoera eta zorionez, oñatiarrek ez zuten hutsik egin. Partida borobila jokatu zuten eta 31-22 irabazita, lortu zuten horrenbeste bilatu duten helburua.

 

Gizonezkoek ezin

Gizonezkoek ostera, Tolosako Usabal polikiroldegian jokatu zuten. Barakaldo, Elgoibar, Tolosa eta Aloñak osatu zuten igoera fasean baina, txantxikuarrek ezin izan zuten gauza handirik egin. Hutsune dexenterekin joan ziren fasera eta jokaturiko hiru partiduak galdu arren, balorazio oso positibia egiten dute. Atzo Oñati Irratian adierazi zutenez, asteburukoa, «sari bat» izan baita beraientzat.

 

Ostiralean, gol bakar bategatik galdu zuten Barakaldoren aurka: 25-26. Larunbatean, Tolosarrek 38-17 erraz irabazi zioten eta igandekoa ere, 25-19 galdu zuten Elgoibarren aurka. Igoeraren saririk gabe, aurrerantzean, Gipuzkoako ligan jarraituko dute oñatiarrek.

 

Barruko kontuak

Ordubetez luzatu zen solasaldiak askorako eman zuen. Partida guztien laburpen sakona egiteaz gain, jokalari zein entrenatzaileek, era honetako igoera fase bat nola prestatzen duten azaldu baitzuten.

 

Porroten osteko kudeaketa, partiduen prestaketa...irratsaio guztia beheko podcastean entzun dezakezue:

 

Emakumezkoen taldea, igoera ospatzen.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.