Besteak

Besteak
2017-01-20 11:44:51
EZ DUTE IGOERARIK IZANGO, IAZ BEZALA MANTENDUKO DIRA
Zubikoa kiroldegiko urteko bazkide kuotak gaur kobratuko dituzte

Bazkide txartela helbideratuta duten herritarrei gaur egingo zaie urteko abonoaren kargua, eta helbideratu gabe dutenek datozen egunetan jasoko dute jakinarazpena. Baja eman nahi dutenek kiroldegiko bulegora joan behar dute kutxako errezibo eta bazkide txartelarekin. Kiroldegiko bazkide tarifek ez dute igoerarik izango aurten, eta iaz bezala mantenduko dira.

 

Urteko lehen egunetan baja eman nahi duten hainbat lagunen jakinarazpena jaso dute kiroldegian eta halako gehiago iritsi daitezken arren, hasi dira jada 2017ko bazkide kuoten kobrantza egiteko dokumentuak prestatzen. Bazkide txartela helbideratu gabe duten lagunei, tarifen eta ordainketa bideen zehaztapena ematen duten oharrak datorren astean iritsiko zaie. Gainerakoei euren aurrezki kutxa edo banketxeen bitartez kargatuko zaie, gaur bertan.

 

Deskuidoan norbaitek baja eman nahiko balu eta banketxeko ordainagiria itzultzen badu, horren berri kiroldegiko bulegoan ere jakinaraztea eskatzen da. Agiriaren itzulpena batzuetan fondorik ez dagoelako ere izaten baita. Beste aukera bat, ordainketa atzera bota gabe kiroldegiko bulegora joan eta baja eta itzulketa bertatik tramitatzea da. Kasu honetan banketxeko ordainketa agiria eta bazkide txartela eraman behar dira eta bertatik jada, dirua itzultzeko agindua emango da.

 

Igoerarik gabe

Kiroldegiko bazkide tarifek ez dute igoerarik izango aurten eta iaz bezala mantenduko dira. Tarifak dena den, aldakorrak dira bazkidearen adin eta egoera ekonomikoaren arabera. Familia abonua 210€ izango da, 21 urtetik gorako banakakoena 147.25€, adin txikiko edo pentsiodunena, 77.25 eta ikasleena berriz, 101€.

 

4.855 bazkide

Zubikoa kiroldegiak 4.855 bazkide zituen iaz. Orain, urteko txartelak berritzerakoan gora behera txikiak izan daitezke. Datozen egunetan iritsiko dira esan bezala, bazkide txartelak berritzeko ordain agiriak, zuzenean kiroldegitik, ordainketa helbideratu gabe dutenen kasuan, edota aurrezki kutxatik, domiziliatuta duenen kasuan.

 

Gaur kobratuko dute Zubikoako urteko bazkide kuota.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.