Espeleologia

Espeleologia
2017-01-13 10:07:34
KANPOKALDETIK 7,8 METRORA GELDITU DIRA, AZKEN ESPLORAZIOAN
Urzulon gaupasa, sarrera-irteera berri bat topatu nahian

Aurrerapauso aipagarria eman berri du Aloña Mendiko Espeleologia taldeak, Urzuloko kobaren esplorazioan. Orain arte aztertuta zuten zatia atzean utzi, eta 15 metro aurrera egiteko aukera izan baitute asteburuan. Helburua, sarrera-irteera berri bat aurkitzea zen. Zoritxarrez baina, kanpokaldetik zortzi metro eskasera gelditu ziren. Hala ere, Santi Ugarte taldeko kideak adierazi digunez, ondorio positiboak atera nahi dituzte asteburuko abentura berezi honetatik.

 

Burnia taldeko hiru espeleologok, gau osoa eman zuten Urzuloko koba barruan pasaden igandean. Goizeko 2etan sartu eta sei ordutik gorako ibilbidea egin ostean, kanpokaldetik 7,8 metrora gelditu ziren. «Duela aste batzuk, arva gelan lehen kea bota genuen puntutik 15 metro aurreratu dugu eta azken zonaldean eskalatu egin behar izan dutela kontutan hartuta, aurrerpauso handia eman dugula esango nuke» adierazi digu Santi Ugartek.

 

Barruan zeudenak, goizeko 8:30etan iritsi ziren azken puntu horretara eta ordurako, kanpoan ziren iada Aloña Mendiko beste taldekideak. «Barruan zeuden lagunek jotzen zituzten mailukadak ondo entzuten genituen kanpotik eta beraiek ere jasotzen zituzten gureak» gaineratu du Ugartek. Hala ere, barrutik bota zuten kea ez zen zoritxarrez kanporaino iritsi. «Komunikazioa oso garbia zen eta bagenekien lurrazaletik gertu zeudela. Horrek sarrera-irteera berri bat aurkitzearen esperantza zabaldu zuen, baina barrutik bota zuten kea kanpora irten ez zela ikusita, gure ilusio guztiak bertan gelditu ziren».

 

Irteera berri hori topatzeak aukera asko zabalduko zituela esan digu Ugartek. «Gaur egun daukagun sarrerarekin lanak asko zailtzen dira. Ordu asko behar direlako. Sarrera-irteera berri batek aukera asko zabalduko lituzke».

 

Lan-lerro ugari

Urzuloko lanez gain AMET-eko lagunek, lan-lerro ugari dituzte uneotan. «1.000 kobatik gora ditugu katalogatuta beraz, lana soberan daukagu» dio Ugartek. Asteburuko abenturaz gain, etorkizunerako dituzten helburuetaz ere hitz egin digu Ugartek.

 

Hemen daukazue elkarrizketa osoa entzungai:

 

Espeleologo parea Urzulon. Argazkiak: AMET.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.