Futbola

Futbola
2017-01-12 09:40:02
EUSKAL SELEKZIOKO PRESTATZAILE FISIKOAK BERE IRITZIA EMAN DIGU
Iker Egaña: «Aurrerapauso bat ematea dagokigu guztioi»

Urteroko legez, gizonezkoen futboleko Euskal Selekzioak lagunarteko partidua jokatu zuen abenduaren 30ean. Azken partidak zaletu oso gutxi elkartu zituen San Mameseko harmailetan eta horrek, eztabaida piztu du euskal gizartean. Norgehiagoka barrutik bizi zuen Iker Egañarekin hitz egin du OK Magazineak.

 

Iker Egaña oñatiarrak, gizonezkoen Euskal Selekzioko prestatzaile fisiko lanak egin ditu seigarrenez. 2011az geroztik, Amorrortu eta Etxarriren lan-taldeko kidea da eta abendu amaieran, beste esperientzia ahaztezin bat bizitzeko aukera izan zuen. «Seigarren urtea bada ere, lehen eguneko ilusio berbera mantentzen dut. Goi mailako partida hauetan egotea oso berezia da niretzat» esan digu.

 

Azken partidak baina, albiste nabarmen bat utzi zuen. San Mamesen oso jende gutxi elkartu zen eta bada, lagunarteko partida honen etorkizuna zalantzan jartzen duenik. Horren harira, Egañaren iritzia garbia da: «Jokalariak selekzio honekin oso konprometituta daude. Nik uste guk ahal duguna egiten dugula, baina jokalariok edo zaletuok kontrolatzen ez ditugun faktore asko daude partida honen atzean» gaineratu digu.

 

Aurrerapauso bat

Egañaren iritziz, aurrerapauso bat emateko garaia iritsi da. «Gizartearen zati handi baten nahia zein den garbi dago» dio. Hala ere, zailtasunak ikusten ditu, futbola, politikara erabat lotuta ikusten baitu. «Futbola eta politika eskutik emanda dijoaz. Politikoki, herri honetan adostasunik lortzen ez badugu, kirol arloan ere oso zaila izango da aurrerapausoak ematea».

 

Erakunde eta federazioei dagokie orain gaia lantzea. «FIFA datetan partida bat jokatzea izan liteke hurrengo urratsa. Baina horretarako, Eusko Jaurlaritzak eskaera egin beharko du» onartu digu txantxikuarrak. Azken honen papera erabakiorra ikusten du egoera honi irtenbide bat emateko. Eta prozesu honetan, «guztion parte-hartzea» ezinbestekoa izango dela dio.

 

Euskal Selekzioko aferaz gain, bere egunerokoaz eta etorkizunera begira dituen helburuetaz ere hitz egin dugu Egañak, ondoren entzun ahal izango duzuen elkarrizketan:

 

 

Iker Egaña, Euskal Selekzioko lan saio batean. Argazkia: Aiol (MD)

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.