Atletismoa

Atletismoa
2017-01-11 10:54:18
HAINBAT DOMINA LORTU DITUZTE TXAPELKETA GARRANTZITSUETAN
Emaitza esanguratsuak lortu dituzte asteburuan, Aloña Mendiko atletek

Beterano mailako Euskadiko txapelketa, Zornotzako Nazioarteko Krosa eta Uliako Erregetako Kros ospetsuak jokatu dira pasa berri den asteburuan. Atletismo egutegiko hitzordu garrantzitsuak zalantza izpirik gabe. Eta beste behin, Aloña Mendiko atletak maila oso altuan aritu dira guztietan. Kategoria eta modalitate ezberdinetan domina ugari lortuta itzuli baitira etxera.

 

Zornotzako Nazioarteko Krosean, Igor Mugarza eta Gexan Anduaga azpitxapeldun izan ziren. Aurrena infantil mailan eta bigarrena kadeteetan. Podiumeko postuetatik kanpo gelditu baziren ere, Nahia Lasagabasterrek 9. postua lortu zuen infantiletan eta Beñat Guridi 10. izan zen jubeniletan. Biak ala biak maila handiko lasterketetan lehiatu zirelarik.

 

Senior mailan berriz, taldeko aurtengo aurpegi berrietako batek, Martin Amilibiak, lan oso ona egin zuen eta Euskal atleten artean hirugarren postuan zeharkatu zuen helmuga arrastoa.

 

Hiru urre, Euskadiko txapelketetan

Zornotzako krosaz gain, Euskadiko beterano mailako txapelketa eta Uliako Erregetako Kros ospetsuan ere emaitza garrantzitsuak lortu dituzte asteburuan Aloña Mendiko ordezkariek. Aurrenekoan, bi urre lortu ziren. Jose Luis Irizarrek altuera jauzian, eta Asier Fernandezek pisu jaurtiketan. Aipatu beharra dago, bi atletek, Gipuzkoako errekor berriak lortu berri dituztela duela aste gutxi, aurrez aipaturiko modalitateetan.

 

Uliako krosean azkenik, goi mailako partaidetza izan zen beste behin. Errepide gaineko 10 kilometrotako Euskadiko txapelketa izendatu zuten Donostiako proba eta Aloña Mendiko ordezkariak, talde moduan onenak izan ziren. Asier Fernandez, Sergio Garcia, Tasio Gómez, Mikel Ugarte eta Juan Señok osatu zuten taldea. Era berean, Marisol Ramos korrikalariak Euskadiko errekor berria ezarri zuen 55 urtetik gorako emakumeen artean. Marka berria 00:40:46 utzi du txantxikuarrak.

Mugarza eta Anduaga Zornotzako krosean.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.