Besteak

Besteak
2016-11-24 10:01:10
ROMAN AGIRREREN OSTIRALEKO HITZALDIAK ITXIKO DU ZIKLOA
Oñatiko Yoga eskola hitzaldi zikloa egiten ari da asteon

Oñatiko Sanatana Dharma Yoga eskolak hitzaldi zikloa antolatu du aste honetarako. Aurreneko bi emanaldiak osatuta, egitarauko azken hitzaldia ostiralean izango da. Ziklo hau aitzakiakiatzat hartuta, Gerardo Escarza eskolako irakaslearekin Yogaren mundu zabalaz hitz egin dugu.

 

Urteroko legez, hitzaldi zikloa antolatu du asteon Oñatiko Yoga eskolak. José Ignacio Urretaren "El Yoga de la pasión dominante" emanaldiak zabaldu zuen asteartean aurtengo egitaraua. Atzo arratsaldean berriz, Jesús Lopezek "Yoga, la vía" hitzaldia eskaini zuen eta azken emanaldia, Roman Agirrek eskainiko du ostiralean. Oñatiarrak "La moral natural" izeneko hitzaldia eskainiko du Kultur Etxean arratsaldeko 19:00etan hasita.

 

Orain arteko bi emanaldiek interesa piztu dutela onartu digu Gerardo Escarzak: «Oñatiko ikasle eta herritarrez gain, beste herri batzuetako jendea etorri da hitzaldietara». Hori horrela, Yogaren mundua ezagutu nahi duten guztiei gonbita luzatu nahi izan die Sanatana Dharma taldeko kideak.

 

Hitzaldi zikloa baliatuz, OK Magazineak Gerardo Escarza Oñatiko Yoga eskolako irakaslea elkarrizketatu du. Aste honetako zikloaz eta orokorrean, Yogaren mundu zabalaz, mintzatu da Escarza. Azken urteetan terapia honek jasan dituen aldaketetaz, eta Oñatiko eskolak duen osasun bikainaz ere hitz egin digu besteak beste.

 

Hemen daukazue atzo eguerdian Escarzarekin egindako elkarrizketa entzungai:

 

Roman Agirrek hitzaldia eskainiko du bihar arratsaldean. Argazkia: Kontzejupetik.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.