Saskibaloia

Saskibaloia
2016-11-23 10:32:56
ZUZENDARITZA TALDE BERRIA ILUSIOZ HASI DA
Aro berria hasi du Aloña Mendiko saskibaloi sailak

Aloña Mendiko saskibaloi sailak zuzendaritza talde berria dauka. Bizpahiru urtez zuzendaritza egonkor gabe egon ostean, guraso talde bat gogotsu sartu da saila indarberritu eta aro berri bat martxan jartzera. Presidentea eta batzordeko hiru ordezkari, Oñati Irratiko kirol tarte nagusian izan ziren astelehen arratsaldean.

 

Aurpegi berriekin eta batez ere, indartuta hasi du ikasturtea Aloña Mendiko saskibaloi sailak. Duela urte batzuk EBA mailako olatuaren apar gainean ibili ostean, lur gainera eginiko itzulera ez da batere erraza izan. Orduko jokalari, eta batez ere, zuzendaritzako kideek utzitako hutsunea, oso nabaria izan baita azken hiru denboraldietan.

 

Sailak aurrera egin badu ere, zailtasunak handiak izan dira. Zuzendaritza egonkorrik gabe, kirol arloak ere beherakada nabarmena izan zuen. Hala ere, pazientziaz eta batez ere norbanako konkretu batzuen konpromiso maila altuari esker, egoera aldatzen hasi da. Saskibaloi eskolaren emaria haziz doa eta bulegoetan zegoen hutsunea ondo baino hobeto bete da.

 

Saileko arduradunek larrialdi deia egin zuten iazko denboraldian eta eskaera horri erantzunez, dozena bat guraso aurkeztu ziren zuzendaritzari esku bat botazera. Hori horrela, pasaden denboralditik lanean hasita badira ere, ofizialki, aurten hasi da batzorde berria bere funtzioak betetzen.

 

Talde guztiak

 

Helburu garbia

Saskibaloi sailak 100 pertsonatik gorako giza-taldea mugitzen du aurtengo denboraldian. 45 neska-mutiko eskolan eta sei talde federatu. Egoera nahiko baikorra da baina zuzendaritzako kideek, pausoz-pauso eraiki nahi dute etorkizuna. «Urte gogorrak izan dira eta gu laguntzera etorri gara. Ez dugu erreboluziorik egin nahi, gure helburu bakarra jokalari zein teknikariei kirol honetan jarraitzeko aukera bat ematea da» onartu zuten batzordekideek Oñati Irratian.

 

Beraien lan jardunaren berri emateaz gain, sailaren egungo egoeraren azterketa sakona egin zuten astelehen arratsaldeko irratsaioan. Hemen daukazue elkarrizketa guztia entzungai:

 

Zuzendaritza talde berria ilusioz hasi da.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.