Atletismoa

Atletismoa
2016-10-24 14:42:46
LEGAZPIKO MILIA IRABAZI OSTEAN, DENBORALDIKO BIGARREN GARAIPENA DA
Mahastien arteko lasterketa irabazi du Sergio Garciak

Albiste onak utzi dizkigu asteburuan Sergio Garcia Aloña Mendiko korrikalariak. Asteburuan, denboraldiko bigarren garaipena lortu baitu Ceniceron jokatu den mahastien arteko -Entre Viñedos- lasterketa jendetsuan. 11,3 kilometroko proban izena eman zuten ia 1.500 korrikalarien artean, azkarrena izan zen txantxikuarra.

 

Sergio Garcia oñatiarrak "Entre Viñedos" izeneko lasterketa herrikoia irabazi zuen atzo goizean Ceniceron (Errioxa). Atzokoa, lasterketa berezi honen bederatzigarren ekitaldia izan zen eta parte hartzeari dagokionean, marka oso altua ezarri zuen. Mahastien artetik igarotzen zen 11,3 kilometroko ibilbidean, ia 1.500 korrikalari lehiatu ziren, eta guztietan azkarrena izan zen txantxikuarra.

 

Garciak 37 minutu eta 24 segundutan osatu zuen ibilbidea. 24 segundu atera zizkion bigarren sailkatua izan zen Juanjo Igarzabal zumarragarrari (37:48) eta ia minutu batetara utzi zuen podiumeko hirugarren kaxoira igo zen Noureddine Benmeziane (38:22) Haroko lasterkaria.

 

Denboraldiko bigarren garaipena

Atzokoa, Garciaren denboraldiko bigarren garaipena izan da. Lehena, iraila hasieran lortu zuen Legazpiko herri milian. Ordutik, azpimarragarriak diren beste emaitza batzuk ere eskuratu ditu oñatiarrak. Getxoko nazioarteko milian esaterako, zortzigarrena izan zen -euskal korrikalarien artean bigarrena- eta Arrasate Oñatin ere, maila onean ibili zen. Zortzigarren kilometrora arte, lasterketa buruko taldetxoan joan zen baina arazo fisiko baten ondorioz,erritmoa jaitsi, eta zortzigarren postuarekin konformatu behar izan zuen.

 

Sergio Garcia, atzoko lasterketan. Argazkiak: Juan Marin (www.larioja.com)

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.