Besteak

Besteak
2016-10-20 12:04:09
BASQUE EXPEDITION RACE 3 EGUNEKO RAIDA IRABAZI BERRI DU
Aitor Otamendi: «Txapel hau oso berezia da niretzat»

Pasaden astean hainbat kirol uztartzen dituen orientazio proba gogorra jokatu da Getxo eta inguruetan. Basque Expedition Race izeneko hiru egunetako Raidak, korrika, bizikleta, kayaka...uztartu ditu, besteak beste. Izena eman zuten talde guztien artean onena, Aitor Otamendi kide zuen Euskat izan da. Protagonistak, esperientzia ahaztezin honen kontaketa egin zuen atzo Oñati Irratiko kirolen txokoan.

 

66 ordu lorik egin gabe. Horixe da hain zuzen, Aitor Otamendi eta bere hiru taldekideek Euskal Expedition Race izeneko hiru egunetako Raida irabazteko egin behar izan duten ahalegina. Orientazio proba honek kayaka, trekkinga, mendi bizikleta, Rappela...uztartzen zituen eta Aitor Otamendiren esanetan, «inoiz egin duen probarik gogorrena» izan da.

 

Orientazio probetan eskarmentu handia duen kirolaria da Otamendi, baina pasaden asteko esperientzia «oso berezia» izan zela onartu zuen. Hiru egunetako proba izanik, arlo fisiko eta psikologikoaz gain, estrategiak izan duen garrantziaz mintzatu zen txantxikuarra: «Garbi dago hiru eguneko proba izanik, fisikoki eta mentalki oso ondo prestatuta egon behar duzula, baina oraingo honetan estrategia ondo burutzea oso garrantzitsua izan da» zioen.

 

Esperientzia ahaztezina

Lasterketaren gora-behera guztiak azaltzearekin batera, pasaden astean bizi izandako esperietzia «ahaztezina» izan dela onartu zuen Otamendik: «Raid honek gauza asko erakutsi dizkigu eta taldekideekin izan hartu-emana oso aberatsa izan da». Gorputza bere mugaraino eraman dutela ere baieztatu zuen.

 

Getxoko proba amaituta, denboraldia bukatutzat eman du oñatiarrak. Orain atsedena hartu eta datorren urtera begira jarriko da Otamendi. Hemen daukazue elkarrizketa guztia entzungai:

 

 

+ Basque Expedition Race lasterketako irudi ikusgarrienak [bideo laburpena]


Aitor Otamendi, asteburuan irabazi duen txapelarekin.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.