Mendia

Mendia
2016-10-18 18:22:58
PROBARI BURUZKO MAHAINGURUA EGIN ZUTEN ATZO OÑATI IRRATIAN
Hiru Handiak lasterketa, korrikalarien ikuspuntutik

Asteburuko kirol hitzordu garrantzitsuenetariko bat izan da Hiru Handiak mendi lasterketa. XX. ekitaldi hau, ondo gordeko da Oñatiko kirolaren historia liburuetan. Herriko korrikalari bat izan baita lasterketako garailea. Baina emaitza honetaz haratago, 20 bat txantxikuar izan ziren asteburuan lasterketan eta Iokin Garai bera, Aitzol Guridi, Iñaki Bikuña eta Iker Olaldek, aurtengo ekitaldiaren balorazio sakon bat egin zuten atzo Oñati Irratian.

 

100 kilometrotako mendi lasterketa bat ez dago edonoren esku. Hala ere, aurtengo ekitaldian makina bat oñatiar ikusi ditugu beste behin, Gorbea, Anboto eta Aizkorri arteko ibilbidean. Guztira 20 bat txantxikuar lehiatu dira eta horietako lau, Oñati Irratiko kirol tarte nagusitik pasa ziren atzo iluntzean.

 

Aitzol Guridi, Iñaki Bikuña eta Iker Olaldek helburu ezberdinekin abiatu zuten lasterketa ostiral gauerdian. Guridirentzat, aurtengoa, zazpigarren aldia izan da. Bikuñak ostera, hirugarrena zuen asteburukoa eta Olaldek, debuta egin zuen. Era honetako proba nola prestatu duten, lasterketa nola joan zitzaien eta intereseko beste hainbat kontu azaldu zituzten besteak beste, atzo iluntzean hiru korrikalariek.

 

Ordubete iraun zuen solasaldian, Iokin Garai probako irabazleak ere parte hartu zuen. Aurtengo garailea pozez gainezka azaldu zen eta emaitzak izan duen oihartzunarekin «harrituta» dagoela esan zuen. Urteko balorazioa egiteaz gain, lasterketaren kontaketa ere egin zuen Garaik.

 

Irratsaioa entzuterik izan ez bazenu, hemen daukazue mahainguru guztia entzungai:

 

Iñaki Bikuña, Aitzol Guridi eta Iker Olalde Hiru Handiak-en helmugan.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.