Emozio handiegirik gabeko derbia eskaini zuten larunbatean Izarraitz Muñoz Aloña Mendi eta Ford Mugarri Arrasatek. Derbi parekatua aurreikusten bazen ere, Arrasatearrak 10 minutu soilik iraun zuten kantxa gainean. Etxekoek 6-0 partzialarekin hasi zuten norgehiagoka eta zoritxarrez, hor amaitu zen Euskal Ligako jardunaldiko partidarik interesgarriena. Azkenean, txantxikuarrak 33-20 emaitzaz gailendu ziren.
Euskal Ligan nortasun eta jarrerarik gabe kantxaratzea garesti ordaindu liteke. Horixe da hain zuzen ere larunbatean Ford Mugarriri gertatu zitzaiona. Lunbaljia baten ondorioz, taldeko jokalari onena den Josu Herrerok ez zuen jokatzerik izan eta Ford Mugarri erreferente eta lider gabe galditu zen. Partida hasi orduko, aldapa gora jarri zitzaien eta liderra aulkitxoan zutela, errekurtsorik gabe eta alde guztietatik hautsitako talde bat izan zen partidako une askotan.
Oñatiarrak minduta kantxaratu ziren eta hori hasiera hasieratik somatu zen. Asteazkenean itxura kaxkarra eman zuten Deustoren aurka galduta eta arantza hori ahalik eta azkarren kendu nahian, sekulako amorruarekin hasi zuten derbia. Arrasatearrek atera zuten arren, 45 segundu pasa zirenerako 2-0 ziren aurretik Aranbururen mutilak eta 6-0 partziala egin orduko, amaitu zen derbia. Oñatiarrek oso ondo aztertu zuten Ford Mugarri eta ezker hegaleko baloi irteerari presioa eginez, ito egin zuten aurkaria.
Atsedenaldira 18-7ko emaitzaz iritsi zen neurketa eta bigarren zatia bide beretik joan zen. Arrasatearrak erasoan baliabiderik gabe, eta defentsan kamuts. Oñatiarrek ostera, partida eta aurkariarekiko errespetu handia erakutsi zuten eta azken segundurarte topera lehiatuz, 33-20 emaitzaz amaitu zen oñatiarren eta arrasatearren arteko derbia.
Lehia amaitu ahalaz bat, Jon Irizar pozik azaldu zen OK Magazinearen aurrean eta asteazkeneako hankasartzearen ondoren, derbia irabazi izana, oso pozgarria izan zela onartu zuen.
Hemen dituzue bere adierazpenak: