Atletismoa

Atletismoa
2016-09-27 16:41:20
DENBORALDIKO LEHEN LASTERKETA IZAN DA OÑATIARRARENTZAT
Saioa Arkonada garaile, Urduñako herri krosean

Saioa Arkonada korrikalariak hasiera ezin hobea eman dio denboraldi berriari. Igandean egin zuen debuta Urduñako herri krosean eta lasterketa bikain bat burutu ostean, emakumezkorik azkarrenaren sariarekin itzuli zen etxera Zegaman jaiotako oñatiarra. Behobia Donostia izango da denboraldiko lehen zatiko helburu nagusia.

 

Iazko denboraldian aurrerapauso nabarmena eman zuen Saioa Arkonadak bere kirol errendimenduan. Lasterketak lehiatzeaz gain, kasu batzuetan, aurreko postuetan ibiltzeko gai zela erakutsi baitzuen eta badirudi, denboraldi berri honetan ere, bide beretik jarraitu nahi duela. Igandean ekin zion aurtengo lasterketen egutegiari eta estreineko proba garaipearekin amaitu zuen.

 

Urduñako hiria herri krosean lehiatu zen Arkonada eta emakumezkoen artean, eguneko atletarik azkarrena izan zen. Txantxikuarrak 43 minutu eta 28 segundutan gurutzatu zuen helmuga eta 16 segunduko aldea atera zion Inma Ruiz (43:44:00) bigarren sailkatuari. Lehia polita eskaini zuten beraz bi emakumeek.

 

Behobia helburu

Mendi lasterketak ondo prestatu nahian, urteko lehen zatia, asfaltoan aritzen da Arkonada eta OK Magazineari jakinarazi dionez, une hauetan Behobia Donostiara begira antolatuko ditu entrenamenduak. Gogoratu beharra dago iaz, Oñatiko emakumezkorik azkarrena izan zela bertan 1:27:23 kronoarekin eta hasiera batean, marka hori hobetzea izango da txantxikuarraren helburua.

Arkonada igandeko garaikurrarekin.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.