Futbola

Futbola
2016-09-26 19:17:43
0-0 BERDINDU ZUEN ATZO ALOÑAK, MONDRAREN AURKA AZKOAGAINEN
Denboraldiko lehen puntua derbian

Oraindik ere garaipenik lortu gabe jarraitzen badu ere, denboraldiko lehen puntua eskuratzeko gai izan zen atzo arratsaldean Ohorezko Erregional mailako taldea. Gotzon Urzelairenek, lana gogotik egin behar izan zuten Mondra oldarkor baten aurrean. Bi taldeek golak egiteko aukerak izan zituzten arren, 0-0 berdinketan amaitu zen bailarako derbia.

 

Partida hasierako lehen minutuak oso parekatuak izan ziren. Baina minutuek aurrera egin ahala, arrasatearrak nagusitzen joan ziren. Jokaldi arriskutsuak sortu zituzten Mikel Aginagalderen atearen aurrean, aipagarrienak 25. eta 36. minutuetan iritsi zirelarik. Lehena, Aginagaldek gelditu zuena eta bigarrena, txantxikuarren langara joan zen buruz egindako erremate bikaina. Hala ere, 40. minutuan Aloña ondo iritsi zen zuri-moreen arearaino eta jokaldi horretan, Julen Palaciosi eginiko falta garbia eskatu zuten etxekoek. Epaileak baina, ez zuen ezer ikusi eta horrela amaitu zen lehen zati borrokatua.

 

Bigarren zatia Mondraren nagusitasunarekin hasi zen eta seigarren minutuan gola egiteko aukera ederra izan zuten Zubiaren mutilek. Bederatzi minutu pasata ordea, Aloñaren eguneko aukerarik garbiena iritsi zen. Gorka Irizarrek, estrategiako jokaldi batean, aukera bikaina izan baitzuen denboraldiko lehen gola egiteko, baina Ioritzek gelditu bikaina egin zuen. Jokaldi horren ostean indarrak parekatu egin ostera ere eta azkenean, hasierako markagailua berberarekin amaitu zen debagoieneko taldeen arteko bailarako lehen derbia.

 

Golak egiteko zailtasunak

Hiru jardunaldi igaro direnean, Aloña 14. postuan da puntu bakarra lortuta. Denboraldi hasiera honetako daturik deigarriena, momentuz behintzat, golak egiteko taldeak duen zailtasuna da. Hiru partidetan aukerak sortu dituzte baina ez dira Real Union, Anaitasuna eta Mondraren atea zulatzeko gai izan Urzelairen mutilak.

 

Ea ba atzoko puntuak konfidantza ematen dion taldeari izan ere, asteburuan kategoriako oilarretako bati bisita egin beharko baitio Aloñak. Hirugarren mailatik jeitsi berria den, eta orain arteko partida guztiak irabazi dituen Aretxabaletaren zelaian jokatuko baitu igandean talde txantxikuarrak.

Julen Palacios, Mondrako jokalariz inguratuta. Argazkia: Goiena.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.