Igeriketa

Igeriketa
2016-09-26 14:18:08
FLYSCH BELTZA PROBAN AZPITXAPELDUN IZAN ZEN LARUNBATEAN
Bigarren postu batekin amaitu du itsas zeharkaldien denboraldia Xabier Gordoak

Larunbatean amaitu zen itsas zeharkaldien igeriketa denboraldia. Flysch Beltza izeneko proba izan zen egutegiko azken trabesia puntuagarria eta Ondarroa eta Deba lotzen zituen 6.500 metroko zeharkaldi luzean, Xabier Gordoak bigarren postua eskuratu zuen. Garailea, Jon Mujika bergararra izan zen.

 

Uda giro bikainarekin amaitu zen larunbatean, 2016 urteko itsas zeharkaldien denboraldia. Urbat taldeak antolaturiko Flysch Beltzaren hirugarren ekitaldiak eman zion amaiera euskal egutegiari eta distantzia luzeetako probak izanagatik ere, parte-hartze polita izan zuen asteburuko trabesiak. Bi distantzia eskaintzen zituen antolakuntzak: Ondarroako Saturraran hondartzatik irten eta Deban amaitzen zena (6.500 m.) luzea, eta Mutrikun abiatu eta Debaraino zihoan motza (3.000 m.) bestea.

 

Xabier Gordoak distantzia luzeko lasterketan parte hartu zuen eta helmugara iritsi ziren 99 igerilarien artean, bigarren denborarik onena egin zuen. Garailea Bidasoa XXI taldeko Jon Mujika izan zen. Bergararrak nagusitasun osoz eraman zuen garaikur nagusia etxera. Izan ere, lau minututik gora atera zizkion txantxikuarrari. Mujikak 1:20:27 amaitu zuen proba. Gordoak 1:24:55 behar izan zituen eta podiuma osatu zuen Fernando Tellez getxoztarrak, 1:25:29 iritsi zen helmugara.

 

+ Flysch Beltza zeharkaldiko emaitzak.

 

Sei podium

Larunbateko proba osatu ostean, Gordoak amaitutzat eman du aurtengo itsas zeharkaldien denboraldia. Euskal panoramako igerilari garrantzitsuen artean dagoela agerian gelditu da, beste urtebetez. Denboraldian lorturiko palmaresa errepasatu besterik ez dago: Bi garaipen (Lekeitio eta Plentzia), beste horrenbeste bigarren postu (Ondarru eta Flysch Beltza) eta beste bi aldiz igo da podiumeko kaxoirik bajuenera (Los 10.000 Soplao eta Deba).

Xabier Gordoa bigarren Flysch Beltza trabesian.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.