Igeriketa

Igeriketa
2016-09-26 07:53:34
OHIKO GARBIKETA ETA MANTENTZE LANAK EGITEKO
Igerilekua itxita egongo da urriaren 4ra arte

Urtero bezala, Osakidetzak agintzen duen garbiketa sakona egin ahal izateko, kiroldegiko igerilekua itxita egongo da herriko jai egunetan. Ohiko garbiketa-desinfekzio lanez gain, bestelako mantenu lan batzuk egiteko aprobetxatuko dira datozen egunak.

 

Ondorioz, gaurtik urriaren 4 arratsaldera arte ezin izango dira aipatu instalazioak erabili. Azken orduko okerrik ezean, urriaren 4an, 14:00etan irekiko dituzte igerilekuko ateak.

 

Kiroldegia itxita jaietan

San Migel eta Errosarixo jaixak tarteko, Zubikoak ordutegi berezia izango du datozen egunotan. Irailaren 29 eta 30ean eta urriaren 1, 2, 3 eta 4 goizean ere, itxita egongo baita kiroldegia. Itxiera honek sor ditzaketen eragozpenen aurrean, barkamena eskatu nahi dute.

Igerilekua itxita egongo da urriaren 4 arratsalderarte.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.