Txirrindularitza

Txirrindularitza
2016-07-19 18:21:09
ASTEBURUAN LORTU DU BALENTRIA, VILLABONA-ZIZURKILGO SARI NAGUSIAN
Garazi Erostarbe errepide gaineko Gipuzkoako txapeldun

Garazi Erostarbe txirrindulari oñatiarrak sasoi puntu bikainean jarraitzen du. Igandean Villabona-Zizurkilgo sari nagusian, kadete mailako errepide gaineko Gipuzkoako txapelketa irabazi baitzuen, Gipuzkoa Caja Rural Bide Bide taldeko ziklistak. Erlojupekoan azpitxapeldun izan ostean, garaipen honekin, Gipuzkoan bere mailako ziklista garrantzitsuenetariko bat dela berretsi du.

 

Erlojupekoan zein errepide gainean. Bi modalitatetan maila oso altua emateko gai dela erakutsi du Garazi Erostarbe txirrindulari oñatiarrak. Duela bi aste Gipuzkoako erlojupeko txapelketan urrea lortzetik lau segundu eskasera gelditu zen Sopelan eta oraingoan, errepide gainean, Gipuzkoarren artean kadete mailako ziklistarik azkarrena izan zen Villabona-Zizurkilgo sari nagusian. Igandeko lasterketa, Espainiako Koparako puntuagarria zen eta alde horretatik, maila oso altua izan zen. Aurkarien kalitateaz gain, ziklistek lasterketan zehar egin zuen bero handiari ere, aurre egin behar izan zioten.

 

Hori horrela, 30,6 kilometroko ibilbidea osatzen azkarrena, Asesores de Navarra taldeko Ariadna Nevado (00:52:19) txirrindularia izan zen. Erostarbe bederatzigarren postuan iritsi zen helmugara, garailearengandik 27 segundutara. Gipuzkoarren artean azkarrena izan zenez, merezimendu osoz eraman zuen txantxikuarrak, errepide gaineko Gipuzkoako txapela etxera.

 

Datozen asteetan lasterketak gutxitu egingo dira Erostarbe eta bere taldekideentzat, baina oñatiarrak ez du pedal kolpe hau galdu nahi. OK Magazineari jakinarazi dionez, kanpus batera joango da hainbat egunez taldeko beste ordezkari batzuekin batera.

 

Julen Otero bigarren Ordizian

Kadete mailako txirrindularitzarekin jarraituz, Julen Otero Ulma Aloña Mendiko ziklista ere, albiste izan dugu asteburuan. Oterok bigarren postua eskuratu zuen larunbatean Ordizian jokatu zen "Chapel Gorri" lasterketan. Aloña Mendiko ziklista, beste hamahiru txirrindularirekin batera iritsi zen helmugara ihes eginda, eta azken sprintean, bigarrena izan zen.

 

Gogoratu beharra dago, uztailaren 10ean, Arrasaten, podiumera igo zela Otero. Orduko hartan, hirugarren postuan amaitu zuen lasterketa txantxikuarrak.

Erostarbe, Gipuzkoako txapeldunaren maillotarekin. Argazkia: Gipuzkoa Caja Rural Bide Bide

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.