Triatloia

Triatloia
2016-07-19 16:37:34
HIRU PODIUM LORTU DITU AURTENGO DENBORALDIAN
Mikel Ugarte bigarren, Mutrikuko triatloian

Mikel Ugarte oñatiarrak podium berri bat lortu du asteburuan. Ander Okamikaren ostean, eguneko triatletarik indartsuena izan zen Mutrikuko triatloian. Denboraldi bikaina egiten ari da Saltoki taldeko txantxikuarra baina beste behin, helmuga arrastoa lehen postuan zeharkatu ezinik jarraitzen du.

 

Pasaden larunbatean Mutrikuko triatloiaren laugarren ekitaldia jokatu zen. Ohikoa den bezala sprint distantzian lehiatu zen lasterketa. 750 metro igeri, 18,6 kilometro bizikletan eta 5 kilometro osatu behar izan zituzten korrika azkenik, hirugarren eta azken sektorean. Talaixa taldeak antolaturiko proba, Euskal Herriko triatloi zirkuitoko hamabigarren proba puntuagarria izan da.

 

Probako garaileak, Estefania Gomez (1:12:56) eta Ander Okamika (1:01:06) izan ziren. Gizonezkoetan Okamika jaun eta jabe izan zen uneoro, eta Mikel Ugarte oñatiarrak, bere atzetik, bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen. Oñatiarrak 1:02:53ean amaitu zuen proba eta sare sozialetan adierazi zuenez, «sentsazio oso txarrak» izan zituen lasterketan zehar.

 

Duela bi aste Deban garaile izan ostean, larunbatekoa, denboraldiko hirugarren podiuma izan da. Garaipen bat, bigarren postu bat, hirugarren bat eta beste bi aldiz, laugarrena izan da Ugarte. Datozen asteetan, Espainiako elite mailako triatloi txapelketa prestatzea izango da triatleta oñatiarraren helburu nagusia.

Ugarte, Mutrikuko podiumean. Argazkia: Bittor Mutiozabal.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.