Saskibaloia

Saskibaloia
2016-05-31 17:20:19
JENDETZA ELKARTU ZUEN LARUNBAT ARRATSALDEKO DEIALDIAK
Saskibaloi eskolen topaketa jendetsua Zubikoan

Aloña Mendiko saskibaloi eskolako neska-mutikoek jardunaldi berezia bizi izan zuten larunbat arratsaldean Zubikoa kiroldegiko kantxa nagusian. Bailarako eta Goierri aldeko beste eskolako lagunekin batera, hainbat partida jokatu zituzten eta orokorrean, jokalari, guraso, zein begiraleek, topaketaren balorazio oso positiboa egin dute.

 

Aloña Mendiko saskibaloi sailak, harrobiko gaztetxoei zuzenduriko jardunaldi berezia antolatu zuen larunbat arratsaldean. Zubikoako kantxa nagusiak 2004, 2005,2006 eta 2007 urteetan jaiotako Oñati, Arrasate, Legazpi, Urretxu eta Beasaineko saskibaloi eskolako 40 taldetik gora hartu zituen. Hiru orduz, hainbat partida jokatu zituzten elkarren aurka eta Oñatiko eskolako arduradunek adierazi dutenez, jardunaldia baitzen eta horrek, asko girotu zuen jardunaldia.

 

Aloña Mendiko saskibaloi eskolak gorakada nabarmena izan du azken denboraldietan, eta ikasturtean zehar astelehen eta asteazkenetan egin dituzte saioak kantxa urdinean. Helburua, saskibaloia kirol bezala ezagutzea da. Jokatzen ikasi, baina batez ere, pertsona moduan garatu eta balore ezberdinak praktikan jarriz, ondo pasatzea da xedea. Ikasturtea amaitzearekin batera, saskibaloi eskola ere denboraldiko azken asteetan murgilduta dago.

Talde ugari elkartu ziren larunbateko jardunaldian.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.