Mendia

Mendia
2016-05-30 09:06:31
DENBORALDIKO BIGARREN PODIUMA DA ZABALETARENTZAT
Maite Zabaleta bigarren, UZ Trail mendi lasterketan

Maite Zabaleta Oñatiko mendi korrikalaria podium batera igo da berriz ere asteburuan. Larunbat arratsaldean jokatu zen UZ Trail lasterketan maila bikaina eskaini zuen txantxikuarrak eta emakumezkoen artean, bigarren atletarik onena izan zen Laida Elizegi garailearen atzetik.

 

Goierri Garaia Mendi Lasterketa taldeak antolatuta, Urretxun eta Zumarragan UZ Trail izeneko lasterketa jokatu zen larunbat arratsaldean. Antolatzaileek bi ibilbide jarri zituzten aukeran: luzea, 22 kilometrokoa, edo motza, 11 kilometrokoa. Ia 100 lasterkari elkartu zituen mendi lasterketa zorrotz honek eta beste behin, Oñatiko korrikalari bat podiumean ikusteko aukera izan genuen.

 

Emakumezkoen artean Laida Elizegik ez zuen aurkaririk izan larunbateko lasterketan. Zaldibiarrak 2:32:05ean osatu zituen antolakunzak markaturiko 22 kilometroak (1600 desnibel positibo). Bigarren posturako lehia ordea, borrokatuagoa izan zen. Maite Zabaleta eta Monica Grajerak uneoro borrokatu zuten zilarrezko domina eta azkenean, bietan indartsuena, txantxikuarra izan zen. Zabaletak 2:46:09ean zeharkatu zuen helmuga arrastoa eta azkenean, hiru minutuko aldea atera zion hirugarren postua eskuratu zuen Monica Grajera Alkizarrari (2:49:14).

 

Gizonezkoen artean Aritz Egea urretxuarra izan zen irabazlea. Proba motzean azkenik, Ander Nafarrate arrasatearra eta Igone Campos zumarragarrak eraman zuten garaipena.

UZ Traileko lasterketa luzeko emakumezkoen podiuma.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.