Areto Futbola

Areto Futbola
2016-05-29 19:02:52
PARTIDU ERABAKIORREAN 1-3 IRABAZI ZIOTEN ALOÑARI
LEK Arrasate txapeldun, infantil mailako I. Oñati sarian

Aloña Mendiko areto futboleko sailak antolatuta, infantil mailako I. Oñati saria jokatu zen atzo arratsaldean, Zubikoako kantxa urdinean. Aloña Mendi, LEK Arrasate eta Arizmendiren arteko hiruko txapelketa gisa jokatu zen, eta guztiek elkarren aurka lehiatu ostean, LEK Arrasate izan zen txapelduna.

 

Aloña Mendik ezin izan zuen Oñati sariaren lehen ekitaldia bereganatu. Lehen partiduan Arizmendi aise menperatu bazuen ere, azken partida erabakiorrean, Arrasate baino gutxiago izan ziren txantxikuarrak. Txapelketa LEK Arrasate eta Arizmendiren arteko partiduak ireki zuen. Arauzko 40 minutuak 1-1 berdinketarekin amaitu ziren eta penatietan, Arrasatearrak hobeak izan ziren (5-4). Eguneko bigarren partiduan, Aloñak nagusitasun handia erakutsi zuen eta 5-0 emaitzaz eraman zuen Arizmendiren aurkakoa.

 

Hori horrela, Aloña eta LEK Arrasateren arteko azken partidua, finalean bilakatu zen. Etekoak 1-0 aurreratu ziren baina atsedenaldira iristeko bi minutu faltan, berdinketa egin zuen Arrasatek. Gol horrek min asko egin zien txantxikuarrei.

 

Esan beharra dago, berdinketa horrekin Aloña txapeldun zela baina bigarren zatian kanpotarrak gehiago izan ziren. Partidaren erritmoa eraman zuten eta azken 20 minutu horietan egindako beste bi golei esker (1-3), merezimendu osoz eraman zuten txapelketa etxera.

Arrasateko ordezkariak garaikurrarekin.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.