Igeriketa

Igeriketa
2016-05-25 18:38:55
HILABETE BARRU ITALIARA JOANGO DA DISTANTZIA LUZEKO PROBA BAT EGITERA
Xabier Gordoa hirugarren, Los 10.000 del Soplaoko itsas-zeharkaldian

Kirol zita ugari izan dituzte asteburuan Cabezon de la Sal (Kantabria) herrian. Astelehenean Soplaoman triatloian Argider Isastik lorturiko bigarren postuaren berri eman bagenuen, oraingo honetan, beste herritar batek Kantabriako herrian bertan jokatu zen distantzia luzeko itsas zeharkaldian lorturiko hirugarren postuaren berri eman beharra daukagu. Xabier Gordoak proba bikaina osatu zuen eta uneoro lasterketa buruko bikotearekin ibili bazen ere, azkenean hirugarren postuarekin konformau behar izan zuen.

 

Euskal egutegiko itsas-zeharkaldiak hasi gabe dauden honetan, herriko igerilariak dagoeneko prest dira aurtengo trabesien denboraldirako. Batzuk entrenatzen jarraitzen dute eta beste batzuk ostera, hasi dira lehiatzen. Xabier Gordoa esaterako, distantzia luzeko proba bat edo beste egin nahian dabil eta hilabete barru Italian jokatuko den Oceanmaneko trabesia egin aurretik, Kantabria aldean izan da asteburuan Los 10.000 del Soplaoko zeharkaldian.

 

10 kilometroko proba luzean maila bikainean aritu zen Gordoa. Zeharkaldi hasieratik lasterketa burua hartu zuen beste bi igerilarirekin batera eta azken unerarte garaipena lehiatzen saiatu bazen ere, azken metroetan ezin izan zuen Cesar Obregon eta Jorge Bediaren erritmoa jarraitzerik izan. Bi igerilariak batera iritsi ziren helmugara eta azken sprintean Obregonentzat (2:12:28) izan zen garaipena. Bediak, garaileak baino bi segundu gehiago behar izan zituen helmugan (2:12:30) eta Xabier Gordoa oñatiarra, minutu bateko atzerapenarekin (2:13:29) iritsi zen helmugara.

 

Italiara begira

Gordoa Oñati Irratian izan da gaur eguerdian. Kantabriako esperientziaren berri emateaz gain, aurrera begira dituen helburuetaz ere mintzatu da. Hilabete barru Italian jokatuko den Oceanman zeharkaldian egon nahi du eta gogor ari da entrenatzen txantxikuarra erronka horri begira.

 

Hemen daukazue elkarrizketa osoa entzungai:

 

Gordoa, Kantabriako podium nagusian.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.