Karate

Karate
2016-05-25 18:11:42
URREZKO BAT, ZILARREZKO HIRU ETA BRONTZEZKO BESTE BAT
Bost domina Aloña Mendiko karatekentzat, Gipuzkoako eskolarte txapelketan

Gipuzkoako kiroleskolako udaberriko txapelketa jokatu zen larunbatean, Azkoitiko Zubiaurre polikiroldegian. Aloña Mendiko karatekek, maila oso polita eman zuten beste behin, eta hainbat domina leporatuta itzuli dira etxera. Guztira bost eskuratu zituzten; urrezko bat, zilarrezko hiru eta brontzezko beste bat.

 

Sariak alebin eta infantil mailan lortu ziren. 

Urrezko domina, Alazne Unzurrunzagak lortu zuen kumitean, infantil mailako -50kg. kategorian. Zilarrezkoak, infantil mailan, Iker Jimenez (kumite -43 kg.), Mikel Jurado (kumite -50 kg.) eta Asier Ugartek lortu zituzten. Azken honek, alebinetan, katan, gerriko mixto laranja artekoen kategorian.

 

Azkenik, Joseba Guridi karatekak ere brontzezko domina irabazi zuen alebin mailan, katan, -43kg. gerriko mixto laranja artekoen mailan. Zorionak!

Aloña Mendiko ordezkariak, Azkoitiako polikiroldegian. Argazkia: Karate saila.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.