Triatloia

Triatloia
2016-05-04 13:40:12
TALDEKAKO ERRELEBO LASTERKETAN BIGARREN IZAN ZIREN
Aloña Mendiko ordezkaritza zabala Senpereko triatloian

Senpere aldean eman diote hasiera 2016 urteko triatloi denboraldiari, Aloña Mendiko ordezkariek. Larunbat eta igandean modalitate eta distantzia ezberdinetako hainbat proba jokatu ziren iparraldeko aintziran, eta oñatiarrek ordezkaritza zabala eraman zuten bertara. Igandeko taldeko errelebo lasterketan, txantxikuarrak azpitxapeldun izan ziren.

 

Azken urteetako ohiturari jarraituz, Aloña Mendiko triatloi taldeko lagunek Senpera aldean eman diote hasiera aurtengo triatloi denboraldiari. Taldeka, erreleboka edo bakarka. Aukera ugari izan zituzten iparraldeko aintzirara gerturatu ziren triatletek. Larunbatean, taldekako lasterketak jokatu ziren sprint modalitatean eta igandean berriz, erreleboka eta bakarkako triatloiak lehiatu ziren.

 

Oñatiko ordezkariak modalitate guztietan parte hartu zuten. Larunbatean zein igandean aritu ziren eta emaitzarik aipagarriena, igandeko taldekako errelebo lasterketan lortu zuten. Bigarren postuan amaitu baitzuen triatloia talde txantxikuarrak. Guztira sei ordezkari eraman zituen bertara Aloñak. Larunbatean, taldekako triatloian, Beñat Ormaetxea, Mikel Ruiz, Aitor Agiriano eta Andoni Correasek osatu zuten Aloñako taldea.

 

Igandean berriz, Ihanire Urteagak sprint distantziako proba eta Mikel Ruiz eta Iban Perezek olinpikoa egin zuten. Azkenik, aurrez aipatu bezala podiumeko bigarren koskara igo zen taldea, Aitor Agiriano, Beñat Ormaetxea eta Andoni Correasek osatu zuten.

Aloña Mendiko taldea, larunbateko taldekako triatloian. Argazkiak: ALM Triatloi.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.