Gimnasia Erritmikoa

Gimnasia Erritmikoa
2016-05-03 17:37:19
JOSE DE AZPIAZU MUSIKA ESKOLAKOEKIN BATERA, ERAKUSTALDIA EGIN ZUTEN SANTA ANAN
Festa itzela 25. urtemuga ospatzeko

25. urtemuga ospatzen ari da aurten Aloña Mendiko Gimnasia Erritmiko saila. Hori dela eta, ezohiko erakustaldia egin zuten pasaden larunbat arratsaldean Santa Antzokian. Jose de Azpiazu musika eskolakoekin elkarlanean, koreografia ederrak eskaini zizkietan bertaratu ziren senitarteko eta ikusle guztiei.

 

Antolatzen dituzten erakustaldi gehienetan gertatzen den bezala, jende ugari bildu zen larunbatean Santa Antzokiara. Jose de Azpiazu musika eskolakoen zuzeneko musika lagun zutela, egun Gimnasia Erritmiko sailean dabiltzen gimnasta nagusienek, hainbat koreografia dantzatu zituzten. Gaztetxoek berriz, astean zehar egindako mural eta pankarta berezi batzuk jarri zituzten aretoan. Era berean, urte guztiotan sailetik pasa diren kide orori eskerrak eman, eta ibilbide luze honetako bideo erreportai bat ere proiektatu zuten aretoan.

 

Ekitaldi nagusia, ekainean

Ikasturtea amaitzeko gero eta gutxiago falta den honetan, denboraldi amaierako erakustaldia prestatzen hasiko dira orain saileko gimnasta guztiak. Ikasturtean zehar ikasi dutena herritarrei erakusteko saioa egingo dute ekainean eta saileko arduradunek jakinarazi dutenez, bertan egingo dute zilarrezko ezteiak ospatzeko ekitaldi nagusia.

Aloñako gimnastak larunbateko erakustaldian. Argazkia: Gimnasia Erritmiko saila.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.