Futbola

Futbola
2016-04-30 22:42:06
KOPA AUSCHWITZ TALDEARENTZAT IZAN DA
Zalaparta beteranoetako txapeldun!

Zalapartak historia egin du. Herriko Futbol Txapelketa estreineko urtean irabazi duen talde bakarra baita beteranoen ia lau hamarkadako historia luzean. Finala oso lehiatua izan da, aukera handirik gabekoa. Arauzko denbora 1-1 berdinketarekin amaitu ostean, penalti jaurtiketetan 5-4 nagusitu dira urdin-moreak. Kopako finala, Auschwitz taldeak irabazi du Sasquatch 0-3 menperatu ostean.

 

Amaitu da Herriko Futbol Txapelketako 2015/2016 denboraldia. Gaur arratsaldean jokatu diren bi finaletako izen propioak Zalaparta eta Auschwitz izan dira. Lehenak, liga txapelketa irabazi du eta bigarrenak berriz, Kopako titulua. Honenbestez, Errosaixo jaiak pasa arte atsedena hartuko du beteranoen txapelketak. Urrian hasi eta zazpi hilabetean zehar, 13 taldetan banatutako 250 bat lagun aritu dira Azkoagain astero jokatu diren jardunaldietan.

 

Azken jaiak, hiru partida izan ditu. Lehen partidan Etxaixat eta Albokek, ligako hirugarren postua izan dute jokuan eta partida lehiatu bat jokatu ostean, penaltietan erabaki da irabazlea. 2-2ko berdinketa hausteko penlatietan Albok izan da onena (3-1). Eta honenbestez, hirugarren postua eraman du talde txuri-berdeak.

 

Kopako finala

Eguneko bigarren partiduan, Kopa txapelketa egon da jokuan. Sasquatch eta Auschwitz aurrez aurre. Liga erregularreko zazpi eta zortzigarren sailkatuak hurrenez hurren. Lehen zatia oso parekatua izan da eta atsedenaldi ostera arte ez da lehia erabaki. 0-0 berdinketarekin hasi da bigarren zatia eta futbol zelaira sartu berri zen Carlos Cruickshankek lehia erabakita utzi du. Aurrelariak egindako hat trick batek kopa eman baitio Auschwitzi. Azkenean finala 0-3 emaitzaz amaitu da eta finaleko jokalari onenaren saria Cruickshankek eskuratu du.

 

Ligako finala

Jardunaldiko azken partida, eguneko garrantzitsuena izan da. Ligako titulua jokuan zegoelako. Oso partida lehiatua. Aukera askorik gabekoa. Zelai erdiko jokua nagusitu da orokorrean, eta bi taldeek izan dituzten aukera urriak ondo baliatu dituzte.

 

Lehen aukera garbia, 15. minutuan iritsi da. Iñigo Arregik baloi garrantzitsu bat errekuperatu du eta atezainarekin izan duen aurrez-aurrekoan, jaurtiketa Unzurrunzagaren hanketara bota du. Hortik minutu gutxitara iritsi da Zalapartaren gola. Kalañatasarayko atezainak urruntze kaskar bat egin eta Unai Bikuñak maisuki aprobetxatu du Pataren akatsa. Area ertzetik, atea hutsik zegoela aise sartu du 1-0koa. Gol horren ostean baina, Zalapartak atzera pauso bat eman du zelai gainean, eta Kalañatasaray poliki-poliki nagusitzen hasi da. Hori horrela atsedenaldi iristear zela, Iñigo Arregik area barruan jasotako aldaratze bat ondo aprobetxatu du ezker hankaz 1-1ekoa egiteko.

 

Bigarren zatia atsedenaldi aurreko azken minutuen jarraipena izan da. Kalañatasaray nagusi izan da berdegunean baina ez batak ezta besteak, ez dute aparteko gol aukerarik sortu. Zalapartak ezin izan du bere zelaitik atera, baina 78. minutuan, kontraeraso azkar batean partida erabakita uzteko aukera izan du. Azkenan baina, berdinketarekin amaitu da partidua eta titulua penalti jaurtiketetan erabaki da.

 

Unzurrunzaga protagonista

Penalti jaurtiketek protagonista bat utzi dute. Iosu Unzurrunzaga, finaleko jokalari onena. Izan ere, Zalapartako atezainak geldiketa bikain bat egin dio Iker Jimenezi eta horri esker, titulua poltsikoratu dute gazteek. Kalañatasarayk 4 gol sartu ditu eta Zalapartak jaurtitako bost penaltiak gauzatuz lortu du garaipena. Azken penaltia gainera, partidan gola egin duen Unai Bikuñak sartu du.

 


Sarituak 2016

 

Denboraldiko sari banaketa

Bestelakoan, urteroko legez Herriko Futbol Txapelketako batzordeak, deboraldian gehien nabarmendu diren jokalari eta taldeei ondorengo sariak banatu zizkien:


 

Ligako txapeldun: Zalaparta

 

Kopako txapeldun: Auschwitz

 

Ligako hirugarren: Albok

 

Ligako laugarren: Etxaixat

 

Kiroltasunaren saria: Mikel Vizcaino (Dollygans)

 

Jokalari beteranoena: Iñaki Murua (Kili Kolo)

 

Atezain onena: Aitor Sanchez (Albok)

 

Goleatzaile onena: Gorka Alcelay (Albok)

 

 

+ Argazki bilduma [hemen].


Unai Bikuña penalti erabakiorra sartu ostean.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.