Futbola

Futbola
2016-04-29 16:42:01
BETERANOETAKO FINALAK JOKATUKO DIRA BIHAR ARRATSALDEAN
Bi hautagai garaikur bakar baterako

Bihar arratsaldean amaituko da Herriko Futbol Txapelketako 2015/2016 denboraldia. Azkoagaineko berdeguneak Liga eta Kopako finalak hartuko ditu, eta bi partida erabakior hauen aurretik, ligako hirugarren eta laugarren posturako partida jokatuko da. Zalapartak historia egin dezake finalean nagusitzen bada, baina aurkaria, ez da nolanahikoa izango. Egungo txapelduna den Kalañatasarayk, bere agintaritza berretsi nahiko du eta.

 

Denboraldiko jardunaldi garrantzitsuena jokatuko da bihar arratsaldean Herriko Futbol txapelketan. Lehian izan diren hamahiru taldeen ametsa zen era batera edo bestera asteburu honetara iristea, baina azkenean, lau taldek soilik izango dute bihar Azkoagaineko berdegunea zapaltzeko ohorea. Egia da ligako hirugarren eta laugarren posturako lehia ere jokatuko dela (Etxaixat-Albok, 14:00), baina partidu honek, ez die aparteko saririk emango bi taldeetako ordezkariei. Txapelketako podiuma zapaltzeko aukera, besterik ez.

 

Lehian jarriko den lehen titulua Kopakoa izango da. Arratsaldeko 15:30ean eta Lazkano epaile izango delarik, Sasquatch eta Auschwitz taldeek liga erregularreko azken jardunaldiko lehia errepikatuko dute. Duela hilabeteko partiduan, Auschwitzek 5-3 gainditu zuen Sasquatch baina biharkoa, beste partida bat izango da. Titulu bat lehian egoteak asko baldintzatzen baitu. Liga erregularrean puntu bateko aldea soilik atera dio Sasquatcek (17), Auschwitzi (16). Urte guztian ikusitakoaren ostean beraz, lehia oso parekatua aurreikusten da.

 

Historia egitera

Begirada guztiak baina, 17:00 hasiko den ligako final nagusiak bereganatuko ditu. Liga erregularreko bi talde onenek merezimendu osoz lortu dute finalerako txartela, eta biek ala biek, historia egin dezakete. Zalapartak estreineko urtea du txapelketan eta momentuz, marka guztiak hautsi ditu. Liga erregularra irabazi ostean finalean baita. Txapelketaren historia luzean inor ez da hau egiteko gai izan.

 

Kalatasaray berriz, talde beteranoagoa da. 13 denboraldi daramatza txapelketan eta azken hiru urteotan datu onenak pilatu dituen taldea da. 2014tik hona, lau titulu irabazi ditu (kopa bat, liga bat eta bi superkopa) eta biharko finala gaindituz gero, azken urteetako talderik sarituena izango da.

 

Liga erregularrean parean ibili dira bi taldeak. Zalapartak 29 punturekin lehen postua eskuratu du eta Kalañatasaray berriz, 26 punturekin, bigarrena izan da. Bien arteko partida, 2-1 emaitzaz amaitu zen gazteen alde baina orduko hartan zelaian ikusi zenagatik, emozioa eta distirak ez du hutsik egingo biharko final nagusian.

 

Finalisten aurrez-aurrekoa

Urtero bezala, ligako finala jokatuko duten taldeetako ordezkariak Oñati Irratian izan ziren atzo eguerdian. Aurrez aurre jarri zituzten eta hitzez ez bada ere, finala berotzen hasi ziren Jon Regeiro (Zalaparta) eta Jon Lasa (Kalañatasaray) jokalariak.

 

Hemen daukazue elkarrizketa osoa entzungai:

 

Regeiro eta Lasa ligako garaikurrarekin, Azkoagaineko berdegune gainean.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.