Triatloia

Triatloia
2016-02-02 11:09:22
MIKEL UGARTE, XABIER LUIS ETA IKER ARKAUZ IZAN DIRA SARITUAK
Hiru oñatiar saritu dituzte urteko kirolari onenen galan

Urtarrileko azken igandean Euskal Herriko duatloi eta triatloi jaia ospatu zen Iruneko Atalaia hotelean. Modalitate eta maila bakoitzeko 2015 urteko kirolari onenak saritu ziren bertan eta Oñatiko herriak, beste behin, ordezkaritza zabala izan zuen sari banaketa ekitaldian. Mikel Ugartek triatloian eta Xabier Luis eta Iker Arkauzek duatloian, podiumera igotzeko aukera izan baitzuten.

 

Bi modalitate triatletiko hauek zirkuitoan sartu zirela seigarren urtea pasa denean, Euskal egutegia Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako herrialdeez gain, Nafarroara ere zabaldu da. Jende ugari bildu zuen sari banaketa ekitaldiak eta protagonisten artean Oñatiko kirolariak ere izan zuten bere tokia igandeko ekitaldian.

 

Taldekako sailkapenean, Antxintxika Triatloi taldeak Euskadiko talde onenaren saria jaso zuen. Duatloian eta Triatloian urteko onenak izan dira eta aipatu beharra dago, Xabier Luis, Mikel Ugarte eta Iker Arkauz txantxikuarrak, taldeko kide izan direla. Arlo indibidualean ere, Ugarte eta Arkauzek podiumera igotzeko aukera izan zuten. Ugartek hirugarren postua eskuratu du triatloian maila absolutoan eta bigarrena izan da 23 urtez azpikoen artean. Iker Arkauzek berriz, hirugarren postuan amaitu du 23 urtez azpikoen duatloi sailkapena.

 

Bestelakoan, Lourdes Oiartzabal eta Iñigo Arregi duatloian, eta Ibone Sanchez eta Urko Herran triatloian izan dira txapela bereganatu duten kirolariak.

 

Saritu guztien zerrenda [hemen].

Ugarte, Arkauz eta Luis artxiboko argazki batean.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.