Eskubaloia

Eskubaloia
2016-02-01 17:20:53
ASTEBURU BOROBILA ESKUBALOI SAILEKO EMAKUMEZKOENTZAT
Kadete eta gazte mailako neskak Euskal Ligara igo dira

Aloña Mendiko eskubaloi saileko lagunak zorioneko daude. Kadete eta gazte mailako neskek asteburuan jokatu dituzten igoera faseetan, Euskal Ligan jokatzeko txartela lortu baitute. Hemendik aurrera ikasturtea amaitu bitartean, liga indartsu horietan aritzeko aukera izango dute Osinaga eta Morenoren neskek.

 

Urterrileko azken asteburua borobila izan da Aloña Mendiko eskubaloi saileko bi taldeentzat. Kadete eta gazte mailako neskek, Euskal Ligarako igoera fasea jokatu dute eta biak ala biak igoera lortuta itzuli dira etxera.

 

Kadete mailako taldeak Errenteria eta Pasai Donibanen jokatu du fasea. Ostiralean, 24-24 berdindu zuten San Adrian taldearen aurka; larunbatean 19-28 galdu zuten Ereintzaren aurka eta igandean, Pasai Donibanen jokatu zen partida erabakiorrean, 24-28 nagusitu ziren Basauriren aurka.

 

Gazte mailakoek Urdulizen jokatu zuten fasea berriz, aldrebes xamar hasi zen oñatiarrentzat. Ostiralean Egiaren aurka jokatu beharreko partida bertan behera gelditu zen aurkaria ez zelako neurketara agertu. Dirudienez, lesioek eraginda oso jokalari gutxi zituzten donostiarrek eta azken orduan fasea jokatzeari uko egin zioten. Larunbatean jokatu zen bigarren partiduan berriz, oñatiarrak 25-20 nagusitu ziren etxeko taldearen aurrean eta igandeko lehiara, helburua bateta iritsi ziren. Hori horrela, igandean 33-26 galdu zuten Usurbilen aurka baina Euskal Ligan jokatzeko txartela eskuratuta zegoenez, denboraldiko lehen porrota bigarren maila batean gelditu zen.

 

Hemendik aurrera beraz, Euskadiko liga indartsuenetan jokatzeko aukera izango dute bi taldeek. Ez da erronka makala izango Osinaga eta Morenoren neskentzat.

Kadete eta gazte mailako neskak, igoera ospatzen.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.