Futbola

Futbola
2016-01-29 12:50:44
LAU ALDIZ SARTU DIRA LAPURRAK TABERNARA AZKEN HIRU URTEETAN
Lapurreta egin dute Azkoagaineko futbol zelaian

Lapurrak berriz sartu dira Azkoagaineko futbol zelaian. Astelehen gauetik astearte goizera bitartean, ezezagunek tabernako atea indarrez apurtu zuten eta barruan zeuden edari ugari eraman zituzten. Futbol saileko arduradunak kezka azaldu dute azken urteetan, sarritan jasan baitute lapurren bisita futbol zelaiko tabernan.

 

2013 urtetik hona, lau lapurreta egin dituzte identifikatu gabeko ezezagunek Azkoagaineko futbol zelaian. Azkena aste honetan bertan. Futbol saileko kide batek tabernako atea hautsita aurkitu zuen astearte goizaldean eta barrura sartu zenean, dena hankaz gora zegoen. Lapurrak tabernako atea indarrez apurtu eta barrura sartu ziren diru eta edarien bila. Zorionez baina, dirurik ez zuten aurkitu oraingo honetan.

 

Laugarren lapurreta

Futbol saileko arduradunak kezkatuta daude azkenaldian Azkoagaineko tabernan jasan dituzten lapurretengatik. 2013tik gaur arte, lau lapurreta egin baitituzte bertan. 2013ko maiatzean eta abuztuan, 2014 ekainean eta azkena, astelehen iluntzean. Guztietan edari botilla ugari eraman dituzte eta lehen lapurretan, kaxan zegoen dirua ere eraman zuten.

 

Klubak salaketa jarri du dagoeneko eta Udaltzaingoa, Azkoagaineko gertaera aztertzen ari da.

 

Azkoagaineko tabernan lapurreta egin zuten astelehenean.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.