Pilota

Pilota
2015-11-26 11:54:37
GIPUZKOAKO TXAPELKETAKO FINALA JOKATUKO DU BIHAR ALEGIN
Ander Biain: «Orain bai, orain helburua txapela irabaztea da»

Aloña Mendiko gazte mailako Ander Biain pilotariak, Gipuzkoako Txapelketako finala jokatuko du bihar arratsaldean -19:00 Alegiko pilotalekuan-. Hasiera batean, finalera iristea helburua ez bazen ere, merizimendu osoz jokatuko du oñatiarrak txapela lortzeko lehia erabakiorra. Astea nola daraman, eta partiduaren prestaketaz mintzatu zen besteak beste, atzo Oñati Irratian.

 

Begirada guztiak igandeko profesional mailako lau terdiko finalera zuzenduta dauden honetan, Oñatiko pilota zaleek, beste final garrantzitsu bat izango dute asteburuan. Izan ere, Aloña Mendiko Ander Biain gazte mailako pilotariak Gipuzkoako Txapelketako finala jokatuko du bihar arratsaldean 19:00etan. Biainek, Aratz Irazustabarrena Alegiko jokalari indartsuaren aurka jokatuko du, azken honen etxean. Txapelketako bi pilotari onenen arteko lehia, ikusgarria aurreikusten da.

 

Biainek baina, presioa Irazustabarrenari pasa nahi izan zion atzoko elkarrizketan: «Nik uste faborito bera dela. Exean jokatzen du eta ni baino urtebete zaharragoa da eta hori maila hauetan igerri egiten da. Ligaxkan ere erraz gainditu ninduen eta egia esan, biharko finalean gauzak bikain egin beharko ditut txapelketa irabazi nahi badut» zioen atzoko elkarrizketan.

 

Txapelketak bi fase izan ditu. Zortzi pilotariko ligaxka aurrena, eta ondoren, kanporaketak jokatu dituzte pilotari onenek. Biainek, finalerdian aurkari izan zuen Ekain Etxeberria eta finalean bere arerioa izango den Aratz Irazustabarrenaren aurka galdu du ligaxkan, eta beste partida guztiak irabazita iritsiko da finalera. Hasierako helburua baina, guztiz bestelakoa zela adierazi zuen: «Frontoi luzean eta gazte mailen nire lehen urtea da eta hasierako helburua lehen lau postuetan sailkatzea zen, horrek Euskadiko txapelketarako sailkapena ematen baitzuen».

 

Finalerdian nagusi

Biharko finalera iritsi aurreko azken urratsa, pasaden larunbatean eman zuen Biainek Oiartzunen. 16-4 nagusitu zitzaion Ekain Etxeberriari. «Dena oso ondo irten zen. Tantoak azkar amaitu nituen eta mentalki, horrek asko lagundu zidan». Lehen tantoan izan ezik, gainontzeko partidu guztian aurretik joan zen txantxikuarra eta orokorrean, nagusitasun handia erakutsi zuen.

 

Finala prestatzen

Finalera begira, azken prestaketa lanetan ari da Biain. Hori horrela, txapela irabazteko biharko partidan erabiliko duen taktika ere jakinarazi zuen: «Amaierara bizirik iritsi beharra daukat. Pilota zakar batzuk aukeratuko ditut eta horrekin, hasieratik gogor aritu nahi dut. Posible bada, tantoa azkar amaitzea gakoetako bat izango da. Irazustabarrena aurrelaria da eta oso jokalari konpletoa. Arriskatu beharra daukat eta zortea aldeko badut baliteke finala nire alde erortzea; ez daukat ezer galtzeko. Orain bai, behin hona iritsita, helburua txapela irabaztea da» onartu zuen.

 

Atzo Oñati Irratian eskaini zuen elkarrizketa entzuteko, sakatu beheko podcastean:

 

Ander Biain, Zubikoa pilotalekuko harmailetan.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.