Eskubaloia

Eskubaloia
2018-04-20 13:03:01
EUSKAL LIGAKO FASEA JOKATUKO DU ALOÑAK ASTEBURUAN ARRASATEN
Ander Varela: «Defentsan egongo da igoera faseko gakoetako bat»

Bihar eta etzi bitartean jokatuko da Arrasateko Iturripe kiroldegian senior mailako Euskal Ligako igoera fasea, eta Aloña Mendi, bigarren finalerdian ariko da Ford Mugarriren aurka. Aitor Aranbururen mutilek aurtengo ligan Arrasateren aurka jokatutako bi partidak galdu egin dituzte, baina errebantxa hartzeko gogoz daude. Orain arte egindakoaz, baina bereziki, asteburuko faseaz hitz egin berri dugu Ander Varela hegaleko oñatiarrarekin.

 

Heldu da benetako ordua. Liga erregularra bosgarren postuan amaituta, bigarren urtez jarraian egongo da Fagor Industrial Aloña Mendi Euskal ligako igoera fasean. Arrasateko Iturripe Kiroldegian jokatuko da asteburuan hitzordu berezi hori eta Aranbururen mutilak, gogotsu eta ilusioz iritsiko dira urteko zita berezienera. «Denboraldiko asteburu garrantzitsuena da. Urtea gorabeheratsua izan bada ere, bigarren itzulian erregularrak izan gara eta fisikoki, zein mentalki, oso ondo iritsiko gara fasera» esan digu Ander Varelak.

 

Euskal Liga oso berdinduta egon da aurtengo sasoian. Basauri izan da talderik onena baina bizkaitarren atzetik, maila paretsuan ibili diren dozena erdi bat talde egon dira. Eta horien artean kokatu da beste behin, Aloña Mendi. «Azken urteetako maila altuena egon da aurten ligan» onartu du Varelak. Datu gisa, asteburuan lehiatuko diren lau taldeen artean 3 puntuko aldea soilik izan da 30 norgehiagoka jokatu ostean.

 

Lauko finala goizeko 11:00etan hasiko da. Zarautz eta Hondarribiak jokatuko dute lehen finalaurrekoa eta debagoiendarren arteko derbia, eguerdiko 13:00ean hasiko da. Varelak denfentsa lanean ikusten du biharkoa aurrera ateratzeko sekretua: «Defentsan egongo da igoera faseko gakoetako bat. Atzean sendo baldin bagaude, eta korrika egiteko gai bagara, aukera asko izango ditugu» onartu digu.

 

Arrasatera joateko deia

Jokalari zein zuzendaritzako kideek, zaletuei Arrasatera joateko dei egiten diete. Iaz Oñatin lortu zen balentria errepikatu nahi dute eta txantxikuarrek. Gogoratu irabazleak bakarrik lortuko duela Espainiako igoera faserako txartela.

 

Hemen daukazue Ander Varelarekin egin dugun elkarrizketa:

 

Varela Iturripen, denboraldi erregularreko neurketan. Argazkia: Goiena

comentarios

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

opinion

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publicidad

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.