Igeriketa

Igeriketa
2018-04-16 17:59:47
DOMIÑEKIN ITZULI DIRA SARA ISASISASMENDI, KEPA ALDEKOA ETA EKAIN GORGOÑON
Oñatiarrak bikain, Tarbeseko nazioarteko txapelketan

Aloña Mendiko hiru igerilari gazte Tarbeseko (Frantzia) nazioarteko txapelketan izan dira asteburuan. Gipuzkoako selekzioko kide gisa, emaitza esanguratsuak lortu dituzte gainera. Sara Isasisasmendi, Kepa Aldekoa eta Ekain Gorgoñonek kanporaketak gainditu, finaletan lehiatu, eta hori gutxi balitz, bakarka zein taldekakoan, dominaren bat kolkoratuta itzuli dira etxera.

 

Gure mugetatik kanpo ere, emaitza oso onak lortzeko gai direla erakutsi berri dute Aloña Mendiko igerilariek. Azken adibidea, Tarbeseko nazioarteko meetingetik datorkigu. Sara Isasisasmendi, Kepa Aldekoa eta Ekain Gorgoñon igerilari gazteek, maila bikaina eskaini baitute asteburuan, Gipuzkoako selekzioa ordezkari gisa. Marka aipagarriak egiteaz gain, domina ezberdinak lortuta. Sarak 50,100, 200 bizkar eta bi errelebo egin zituen; Kepa 50,100 eta 200 bizkar, 200 bular, 200 estiloak eta errelebo batean lehiatu zen; eta Ekain 100,200, 400 libreak eta 2 errelebotan.

 

50 metroko igerilekuan aritzeko marka «oso onak» egin dituztela aitortu digu Xabier Infante Artzak. «Maila eta jarrera bikaina erakutsi zuten guztiek. Asteburu polita baina era berean, oso gogorra izan da. Proba asko egin baitituzte» esan digu.

 

Jon Murua hautatzaileak Roberto Mendaña, Alex Ojanguren eta Xabier Infante teknikarien laguntza izan du txapelketan. Guztira kategoria ezberdinetako 45 igerilari eraman dituzte Tarbesera eta Gipuzkoako selekzioko igerilariez gain, Iruñeako talde bat, Hueskako beste bat, eta hainbat Frantziar lehiatu ziren aurrez aipatu hitzorduan.

Aloña Mendiko ordezkaritza Tarbesen.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.