Aloña Mendiko mendi sailak, irteera berria antolatu du igande honetarako. Urteko laugarren txangoan, Burgos aldera joango dira. Goizeko 8etan irtengo dira postetxe pareko autobus geltokitik eta besteak beste, Humion tontorra igoko dute. Izen ematea, bihar itxiko da.
Montes Obarenes-San Zadornil (Burgos) parke naturalean dagoen Humion (1473 m.) tontorra igoko dute Aloña Mendiko mendi sailak apirilerako antolatutako ibilaldian. Orbañanos herrian abiatu eta mendikate osoa zeharkatuta, Frias herrian amaituko da ibilaldia. 14,7 kilometro eta 976 metro positiboko zailtasun bariko ibilbidea da. Irteera, goizeko 8etan abiatuko da postetxean.
Izen ematea bihar iluntzean itxiko da. Interesatuek Aloña Mendi tabernan edo alonamendi.mendi@gmail.com egin dezakete inkripzioa 10€-tan. Irteera hauetan parte hartzeko, federatuta egon behar da.