Eskubaloia

Eskubaloia
2018-03-23 12:12:59
ASTEBURUAN LORTU DEZAKE TXARTEL PREZIATUA FAGOR INDUSTRIAL ALOÑAK
Azken faserako sailkapena jomugan

Urrian hasitako liga erregularrak amaitzen ari dira. Gizonezkoen Euskal Ligan esaterako, hiru jardunaldi soilik gelditzen dira lehen fasea bukatzeko. Eta okerrik ezean, Fagor Industrial Aloñak, azken fasea jokatzeko aukera izango du beste urtebetez. Txartel preziatua, asteburuan bertan lortu dezake Aranbururen taldeak.

 

Lehen itzuli gorabeheratsu baten ostean, bigarrenean, erregulartasun handia lortu du Fagor Industrial Aloña Mendik. Bost puntuk soilik utzi ditu bidean eta emaitza bikain horiei esker, beste urtebetez, Euskal ligako goiko postuetan amaituko du denboraldia. Lehen helburua beraz, oso gertu dauka Aloñak. Asteburuan, Donibane azken sailkatuaren kantxan irabazteko gai bada, eta Ordiziak, liderra menperatzen ez badu, talde oñatiarra hirugarren urtez jarraian sailkatuko da Euskal Ligako azken faserako.

 

Aurtengoa baina, azken urteetako liga gogorrena izaten ari dela onartu digu Angoni Bernal jokalariak: «Talde asko gaude oso puntu gutxitan eta falta diren hiru partiduak oso zailak izango dira». Sei talde ari dira fasea jokatzeko aukera ematen duten lau txartelen bila, eta bost puntuko aldea besterik ez dago hautagaien artean. Datu horrek agerian uzten du talde guztien artean dagoen parekotasuna.

 

Azken jardunaldian etxean Urdanetaren aurka puntu baliotsua lortuta, Pasai Donibanera joan beharko dute asteburuan txantxikuarrek. Eta azken sailkatua bada ere, Bernalek ez du konfidantzarik nahi: «Iaz galdu egin genuen eta kategoria honetan, etxetik kanpo jokatzea oso zaila da» dio.

 

Momentu erabakiorra

Gorabeherak ahaztuta, ligako momentu erabakiorrari aurre egiteko prest dira oñatiarrak. Datorren asteko atsedenaren ostean, Arrasate hirugarren sailkatua etorriko da Zubikoara pazko asteburuan, eta txapelketa, Ordizian amaituko dute Aranbururenek. Aurkari zuzenen kontra jokatu beharko du beraz, azken bi asteetan.

 

Faserako txartela lortuta izan edo ez, bigarren posturaino iristeko aukera matematikoa dauka Aloñak eta Bernalek onartu digunez, «ahalik eta goren» amaitu nahi dute liga erregularra.

 

Urteko balantzea egiteaz gain, taldearen egoeraz ere hitz egin dugu hegaleko ezkertiarrarekin. Jarraian daukazue elkarrizketa:

 

Hiru jardunaldi soilik gelditzen dira liga erregularra amaitzeko. Argazkia: Goiena

comentarios

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

opinion

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publicidad

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.