Besteak

Besteak
2018-02-20 10:09:42
ZINEMA ETA FUTBOLA IZANGO DITUZTE HIZPIDE ANTZOKI ZAHARREAN (19:00)
Donostiako Korner festibalean parte hartuko du gaur, Aitor Arregi zinegile oñatiarrak

Atzo estreinatu zen Realak eta Donostia Kulturak antolatuta, futbola eta kultura uztartuko dituen Korner jaialdia. Manuel Jabois kazetaria eta Xabi Alonso futbolari ohiaren arteko solasaldi interesgarria izan zen abiapuntua eta ostirala bitartean, bi gai hauei lotutako beste hainbat hitzordu iragarri dituzte. Gaur arratsaldean esaterako, zinema eta futbola izango dituzte hizpide, Ray Loriga, Carlos Marañon eta Aitor Arregi zinegile oñatiarrarekin.

 

Futbola, kirol bat baino askoz gehiago dela erakutsi nahi du Korner izeneko festibalak. Azken urteotan, esperientzia kolektibo bilakatu da, gizartea eta kulturaren eremu zabal ugari batuz. Horregatik, Donostia Kultura eta Real Sociedad Fundazioa elkartu egin dira Korner, Kultura & Futbol Festibala abian jartzeko.

 

Hori horrela, atzo estreinatu zen jaialdia eta ostirala bitartean, hainbat hitzordu berezi iragarri dituzte antolatzaileek. Solasaldiak, proiekzioak, erakusketa, proposamen eszenikoak... programa zabala eta anitza, betiere, kulturaren eta futbolaren arteko loturari ertz ezberdinetatik begiratuz.

 

Gaur, Aitor Arregi oñatiarrarekin

Atzo estreinatu zen jaialdiak, hogei parte-hartzaile baino gehiago bilduko ditu. Lehen jardunaldian, Manuel Jabois kazetaria eta Xabi Alonso futbolari ohia izan ziren protagonista eta gaur arratsaldean, zinema eta futbolaren arteko hizketaldia egingo dute 19:00etan, Antzoki Zaharrean. Ondoren, 20:00etan, "A través del fútbol" film laburra proiektatuko da. Ray Loriga, Carlos Marañon eta Aitor Arregi zinegile oñatiarra izango dira gonbidatuak eta sarrera doakoa izango da.

 

Hitzorduek jarraipena izango dute aste osoan zehar, eta besteak beste, Bernardo Atxaga, Carlos Zanón eta Ander Izagirre idazleak, Anari musikari eta abeslaria, Andoni Egaña bertsolaria...izango dira gonbidatuak. Fultbolaren industrian izen garrantzitsua duten John Benjamin Toshack edota Jorge Valdano ere izango dira, bertan.

 

Festibala, Ernest Lluch Kultur Etxetik sortutako proiektu bat da, eta bertan, eta Antzoki Zaharrean izango dira jarduera gehienak. Bertaratu ezin dutenek ere, streaming bidez jarraitu ahal izango hitzorduak, festibalaren webgune ofizialean.

 

www.korner.eus

Aitor Arregi oñatiarra, gaurko solasaldiko gonbidatuetako bat. Argazkia: www.korner.eus

comentarios

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

opinion

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publicidad

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.