Ostiral goizeko albiste tamalgarria alde batetara utziz, emaitza onak utzi ditu 2018 urteko lehen duatloiak. Oñatiko eta Aloña Mendiko ordezkari bana, Euskadiko txapeldun berriak baitira, bakoitza bere kategorian. Miren Josune Bikuña beterano mailan, eta Aloña Mendiko Ainhize Barrainkua aretxabaletarra, 23 urtez azpikoetan.
Larunbat arratsaldean hasi zen Sopelan, Euskal Herriko duatloi denboraldia. Sprint distantzian (5km - 20 km - 2,5 km) lehiatu zen denboraldiko lehen proba, Euskadiko txapelketa izan zen eta beterano, zein 23 urtez azpikoetan artean, Oñatiko herriak, protagonismo berezia izan zuen.
Antxintxika taldeko Miren Josune Bikuña oñatiarrak beterano mailako txapel nagusia eskuratu zuen. Sailkapen orokorrean bosgarren postua lortu zuen Bikuñak (1:11:41), baina bere kategoriako emakumeen artean, beteranoen lehen mailan, lehenengoa izan zen. Aloña Mendiko Ainhize Barrainkua, berriz, 23 urtez azpikoen mailan nabarmendu zen. 1:15:40 amaitu zuen lasterketa eta bigarren sailkatua ia bost minututara utziz, bere mailako Euskadiko txapela eskuratu zuen.
Guztira 44 emakumek parte hartu zuten Sopelako proban eta denboraldiko lehen proba izanik, zenbaki adierazgarria da. Azken urteetako datuak ikusirik, larunbatekoa, oso albiste baikorra da. Oñatiko duatloirik gabe, baina egtegiak aurrera jarraituko du. Hurrengo hitzordua, asteburuan bertan izango da, Mungian.