Pilota

Pilota
2018-02-01 15:08:54
FINALERDIAK OÑATIN JOKATUKO DIRA MARTXOAREN 18AN
Herriko zazpi pilotari, igandean hasiko den Emakume Master Cup-en bigarren edizioan

Igandean hasiko da Eskuz Binakako Emakume Master Cup Txapelketako bigarren ekitaldia, Gasteizen. Bi mailatan banaturik, guztira 100 pilotarik eman dute izena eta horietako zazpi, Oñatikoak izango dira. Pilota txapelketa batean aurrenekoz arituko diren Jaione Uranga eta Eider Plazaola, Oñati Irratiko kirolen txokoan izan ziren atzo eguerdian.

 

Urte batetik bestera, asko hazi da Emakume Master Cup pilota txapelketa. Iazko ekitaldian, 77 pilotarik eman zuten izena, eta aurten, 100 lehiakide -50 bikote- izango dira orotara. Gehientsuenak -42 bikote- promozio mailan arituko dira eta 8 soilik izango dira, lehen mailan lehiatuko direnak. «Emakumezkoen pilota oraindik egonkortu gabe dagoenez, kantitateari garrantzi handiago eman diogu kalitateari baino», azaldu zuen atzo Iker Amarika antolatzaileak, Gasteizko Udaletxean egindako aurkezpenean.

 

Igandean hasiko da guztientzat txapelketa, Gasteizko Mendizorrotzako frontoietan. Egun guztiko jaialdia izango da gainera. Lehen kanporaketan, promozio mailan, hiru bikotez osatutako multzoak eratu dituzte. Denek denen aurka jokatu beharko dute, eta bi bikote onenek aurrera egingo dute. Lehen Mailan, berriz, bi laukote osatu dituzte, eta hiru onenek lortuko dute sailkapena.

 

Oñatiko zazpi pilotari

Iazko ekitaldian Oñatiko bikote bat soilik aritu zen. Mireia Mugarza eta Itziar Garciak bizi izandako esperientzia baina, oso balliagarria izan omen da herriko emakumeentzat. Izan ere, aurtengoan, zazpi pilotarik eman dute izena txapelketan. Uxue Oses eta Madalen Etxegaraik bikote bat osatuko dute; Arantzazu Sagarzazu eta Mireia Mugarzak bigarrena; Jaione Uranga eta Eider Plazaolak hirugarrena eta Irene Urzelaik berriz, Anoetako beste neska batekin jokatuko du.

 

Uranga eta Plazaola irratian

Mireia Mugarza izan ezik, gainontzeko guztiak, aurrenekoz arituko dira binakako txapelketa honetan. Horietako bi, Jaione Uranga eta Eider Plazaola, Oñati Irratiko kirolen txokoan izan ziren atzo eguerdian. Biak ala biak, hasiberriak dira pilotaren mundu honetan. «Hilabete gutxi daramagu entrenatzen. Semeak pilota eskolara eramaten genituen eta Aloña Mendiko urrezko ezteien bazkarian partidatxo bat jokatu ondoren, sartu zitzaigun kirol hau probatzeko gogoa» zioten.

 

Ordutik baina, Aloña Mendik sortu berri duen emakumezkoen taldearekin entrenatzen ari dira. «Astean behin, ostegunetan, elkartzen gara dozena bat lagun Zubikoan eta Josu Osan gidaritzari esker, asko ari gara ikasten» onartu zuten. Orain arteko euren esperientzia nolakoa izaten ari den, eta igandera begirako helburuak zeintzukizango diren, kontatu zituzten besteak beste, Uranga eta Plazaolak.

 

Hemen daukazue elkarrizketa guztia entzungai:

 

 

Finalerdiak Oñatin

Partidak hemezortzi tantora izango dira eta pilota goxoarekin ibiliko dira. Lehen jardunaldia Gasteizen jokatu ostean, hurrengo kanporaketak Bizkaian izango dira: hilaren 17an edo 18an Markina-Xemeinen, martxoaren 3an edo 4an Larrabetzun, eta martxoaren 10ean edo 11n Zamudion. Finalerdiak ostera, Oñatin jokatuko dira martxoaren 18an, eta finala, martxoaren 25ean, Eibarko Astelena pilotalekuan.

Jaione Uranga eta Eider Plazaolak, bikote bat osatuko dute

comentarios

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

opinion

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publicidad

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.