Txirrindularitza

Txirrindularitza
2018-01-10 16:37:59
PROFESIONAL MAILAKO 15. DENBORALDIA HASIKO DU AURTEN MARKEL IRIZARREK
Inoiz baino gehiago gozatzen

Ibilbide profesionaleko hamabosgarren denboraldia abiatzear da Markel Irizar (Oñati, 1980) txirrindularia. Hasiera batean aurten amaitzen zaio kontratua Trek Segafredoko txantxikuarrari. Baina onartu berri digunez, inoiz baino gehiago gozatzen ari da azken urteetan eta 2019ra arte jarraiko nahiko luke pedalei eraginez. Gaurko lan-saioa abiatu aurretik, OK Magazinearekin egoteko tarte bat hartu du Irizarrek.

 

Hotz egiten du Oñatin. Ondo jantzita etorri da Irizar hitzordura baina Arrasatetik datorrenez, hotzak harrapatu aurretik, oso ondo ezagutzen duen San Lorentzo auzoko kafetegi batetara sartu gara elkarrizketa grabatzera. Konpetentzian sartuko ote garen galdetuta, pentsakera zabaleko gizona dela erantzun digu: «Open mentality Aratz!» dio «Nola ez gara ba sartuko? txoko guztietan ikusten da, eta batez ere, ikasten da zerbait». Kafe bero bana mahai gainean jarri orduko hasi da solasaldia.

 

Ziklismoaz gain, familiaz, lanaz, eta orokorrean, bizitzaz hitz egiten du Irizarrek. Badauka zer kontatu. Taldeko eta tropeleko ziklista zaharrenetariko bat izanik, ibilbidea amaitzen ari zaiola presente dauka uneoro. «Estatu osoko fitxa zaharrena da nirea. Garbi daukat azkena ez bada, azkenetan nagoela baina ez dut oso urruti begiratu nahi. Inoiz baino gehiago gozatzen ari naiz azken urteetan eta hor gauden bitartean, ilusioz jarraituko dut» dio. Hasiera batean urte amaieran bukatuko du Trek taldearekin daukan lotura baina kontratua urtebetez luzatzeko negoziaziotan ari direla onartu digu.

 

86 txapelketa egun

38 urte betetzear bada ere, indarrik ez zaio falta Irizarri eta hastear den sasoi berrian, 86 txapelketa egun izango ditu. Berrikuntza nagusiena Giroa izango delarik. «Banuen gogoa Italiara itzultzeko. Lasterketa ikusgarria da».

 

Bestelakoan, urteko helburuetaz hitz egiten hasita, bere lana betikoa izango dela dio: «Taldeburuentzat lana egiteko prest nago. Aurten ez daukagu lider garbirik baina goazen lekura joanda, ahalik eta lan onena egiten saiatuko gara». Etorkizunera baino, egunean egunekoaz disfrutazeko bizibidea dauka Irizarrek. Iraganaz, etorkizunaz baina batez ere, momentuaz disfrutatzen jarraitu nahi du txantxikuarrak.

 

Hemen daukazue elkarrizketa osoa entzungai:

 

 

Gozatzen ari da Irizar, bere ibilbide amaieran. Argazkia: Trek Segafredo.

comentarios

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

opinion

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publicidad

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.