Triatloia

Triatloia
2018-01-04 10:54:20
2017KO KIROLARI ONENAK, URTEKO BALANTZEA EGIN ZUEN ATZO OÑATI IRRATIAN
Mikel Ugarte: «Sufritzen, baina era berean, asko ikasten ari naiz goi mailako kirolarien alboan»

Turroi ezagun baten iragarkiak zioen bezala, gabon jaietarako itzuli da etxera Mikel Ugarte. Eta amaitu berri den urteak zapore gozoa utzi dio, zalantza izpirik gabe. Izan ere, kirol arloan egindako denboraldi puskak, Oñatiko urteko kirolari onena izatearen errekonozimendua eman berri dio. Eta hori gutxi balitz, irailaz geroztik, BLUME errendimendu altuko zentroan dihardu. Ospakizunetarako asti handirik gabe, asteburuan bertan itzuliko da Madrilera. Aurrez baina, Oñati Irratiko kirolen txokotik pasa zen atzo eguerdian.

 

Azken opor egunak aprobetxatzen ari da Mikel Ugarte Oñatin. Ikasturte berria hasi zenetik, Madrilen bizi da eta gabon jaiak asteburuan bertan amaituko zaizkio Saltoki taldeko triatleta gazteari. 2018a erronkaz beteriko urtea izango da Ugarterentzat baina datorrenari begira jartzen hasi aurretik, pasa berri denaren errepaso sakon bat egin zuen atzo Oñati Irratian.

 

Izan ere, 2017a Mikelen kirol ibilbideko urte onenetariko bat izan da. Eta ez lortu dituen garaipen kopuruagatik, baizik eta lehiatu dituen lasterketen mailagatik nabarmendu da aurten Ugarte. «Urte ezberdina izan da niretzat. Euskal zirkuituan aurrean ibiltzetik, estatu mailako probetan lehiatzera pasa naiz. Eta hemen oso bestelako maila aurkitu dut» zioen. Batez ere Espainiako txapelketan egindako lanarekin gelditzen da, baina orokorrean, «urte oso aberasgarria» izan dela dio. Espainiako absoluto mailako selekzioaz lehiatzeko aukera «esperientzia ederra» izan zela onartu zuen eta bere benetako maila non dagoen jakiteko, «proba oso baliogarria».

 

Oñatiko Kirol Saria jaso izana «sorpresaz baina oso gustora» hartu du Mikelek eta Madrilen egonik, etxera itzuli eta errekonozimendua jasotzeko irrikitan zegoela adierazi zuen.

 

Urte gogorra

Jai egun batzuk izan baditu ere, denboraldi berria prestatzen ari da dagoeneko Ugarte. Eta erronkaz beteriko urtea izango da datorrena. Ikasketak -masterra- eta goi mailako zentro batean aritzearen egunerokoa uztartzea ez baita batere erraza izango: «Sufritzen, baina era berean, asko ikasten ari naiz goi mailako kirolarien alboan» zioen.

 

Igande arratsaldeak ez ezik, asteko beste ordu guztiak beteta ditu txantxikuarrak. «Egunean bitan entrenatzen dugu eta libre daukadan denbora guztia ikasketei eskaintzen diet». Urte berrirako helburuak aipatzen hasita, «entrenamenduetako maila lasterketetan erakustea eta batez ere, Espainiako txapelketetan iazko lana hobetzea» nahiko luke txantxikuarrak.

 

Elkarrizketan zehar, bestelako hainbat konturen gainean ere mintzatu zen Oñatiko triatleta. Hemen daukazue irratsaio guztia entzungai:

 

Ugartek eraman du 2017ko kirolari onenaren saria.

comentarios

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

opinion

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publicidad

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.