Besteak

Besteak
2017-12-23 00:00:21
MIKEL UGARTEK ERAMAN DU KIROLARI ONENAREN ERREKONOZIMENDUA
Banatu dituzte aurtengo Kirol Sariak

Atzo arratsaldean banatu ziren 2017 urteko Oñatiko Kirol Sariak eta aurtengo protagonista nagusia, Mikel Ugarte triatleta izan da. Bera izan baitzen kirolari onenaren errekonozimendua eraman zuen herritarra. Bestelakoan, urteroko legez, lepo bete zen osoko bilkuren aretoa eta sari nagusiaz gain, beste zazpi errekonozimendu ere banatu ziren ekitaldian zehar.

 

Hemezortzi urte bete ditu Oñatiko Kirol Sarien ekitaldiak. 2000 urteaz geroztik, urte amaierako hitzordu nagusietako bat da herrian eta beste behin, arrakasta handiz amaitu zen herriko kirolari eta eragileak batzen dituen deialdia. Guztira zortzi sari banatu zituen udalak eta aurtengo berritasun nagusia, ekitaldia girotu zuten bertsolari gazteak izan ziren. Txinparta bertso eskolako Aitor Tatiegi eta Bittor Zubiagirrek, bertso bana abestu zizkien sarituei eta kirol zinegotziaren hitz-aspertua ere, bide berean etorri zen. Borja Moiua ez zen gutxiago izan, eta ongi etorria, kopla bidez egin nahi izan zuen. 

 

Errekonozimendu nagusia, urteko kirolari onenaren saria, Mikel Ugarte triatletarentzat izan zen. Gauza oso garrantzitsuak egin ditu aurtengo denboraldian Mikelek. Apirilean, Afrikako probako proba puntuagarri batean parte hartu zuen Espainiako Absoluto mailako selekzioarekin. Ekainean, Espainiako triatloi txapelketan lehiatu zen Albaceten, Euskal selekzioarekin. Uztailean, Banyolesen (Katalunia) jokatu zen Espainiako txapelketa indibidualetan, 33. postua lortu zuen Elite mailan eta Valentzian, distantzia olinpikoan 21. sailkatu zen. Urriko lehen asteburuan, lortu zuen denboraldi berezi honetako garaipen bakarra. Epic Landus swimrun proban, Landako urtegian, nagusi izan baitzen. Urriaz geroztik, Madrilen bizi da eta bertako BLUME errendimendu altuko zentruan entrenatzen dihardu goi mailako kirolariekin batera. Hona hemen bere adierazpenak:

 

 

Talde onenaren saria, Fagor Industrial Aloña Mendi senior mailako eskubaloi taldearentzat izan da. Hiru urte daramatza Euskal Ligan eta 2015ean sari bera eraman bazuten ere, urtetik urtera hobetuz joan direnez, aurten, berriro igo dira oholtza gainera. Liga erregularra bigarren amaitu ostean, aurreneko fasea gainditu, eta Lehen Maila Nazionalera igotzetik oso gertu egon ziren. Mikel Agirre eta Jon Irizar taldekideek ondorengo hitzak egin dituzte saria jaso dutenean:



Teknikari onenaren saria berriz, Aitor Aranburu eskubaloi taldeko entrenatzailearentzat izan da. Maila nagusitan esperientzia handirik gabe hartu zuen lehen taldearen gidaritza duela bi urte terdi, eta denbora tarte honetan, bere jokalarien maila berean dagoela erakutsi du. Aranburu pozik agertu zen aurkezlearen galderen aurrean:



Eguneko sari berezienetariko bat, Esteban Ugartek eraman zuen kirolaren alde eginiko errekonozimendua izan zen. 40 urte daramatza pilota saileko zuzendaritzan. 1992an Deba Garaiko pilota kluben ordezkari nagusi izendatu zuten. 8 urtez Gipuzkoako federazioko batzordekide izan zen eta gaur egun, federazioko lehiaketa epaile bakarra da. Urte askotan pilotaren alde egindako lana aitortu zaio Ugarteri. Protagonistak, saileko sortzaileak izan ditu gogoan bere hizketaldian:

 

 

3 aipamen berezi

Lau sari hauen ostean, hiru aipamen berezi eman ziren. Aurrena, Txema Beitia golf jokalariak eraman zuen. Urrian Espainiako pitch & putt txapelketan parte hartu zuen Gipuzkoako jokalari bakarra izan zen eta Euskadiko ranking-ean bigarren postuan amaitu du urtea. Bestalde, Gipuzkoako txapelduna izan da banaka zein bikoteka. Beitiak, Irelore Golf eskola eta bere ondoan izan dituen lagunak goraipatu nahi izan zituen:

 

 

Bigarren aipamena, Unai Arregi eta Sergio Gilentzat izan da. Lurgaineko Euskadiko Rallye txapelketa irabazi dute. Euren kategoriako autoen arteko borrokan ibiltzeko asmoarekin hasi zuten denboraldia apirilean baina lasterketaz-lasterketa, haziz joan dira. Eta urte osoan erakustitako erregulartasunari esker, auto guztien arteko sailkapen nagusia eskuratu dute. Biak ala biak, oso pozik agertu dira jendaurrean:

 

 

Hirugarren eta azken aipamena, Aloña Mendiko pilota sailarentzat izan da. 50 urte bete berri ditu aurten eta elkarteko sail historiko bat da. Futbola eta txirrindularitzaren ostean, urrezko ezteiak ospatzera iritsi den hirugarrena. Bere gora-beherekin, baina azken hamarkadetako momenturik onenean dagoela esan daiteke. Josu Osa presidenteak, ondorengo adierazpenak egin ditu ekitaldian:

 

 

Herritarren saria Altuberentzat

Herritarren sarian azkenik, aurten, guztira 1354 boto jaso dira -inoizko kopuru handiena-. Jon Altube txirrindularia izan da bozkatuena. Hala ere, boto diferentzia oso txikiarekin eraman du saria (%32,27). Nerea Diaz igerilariarentzat izan da bigarren postua (%30,65), Ihanire Urteaga hirugarren (%25,70) eta laugarren postua, Xabi Lete mendi lasterkariarentzat izan da (%10,71).

 

Guztiek ere, txalo zaparra itzela jaso zuten. Herritarren arteko botazioaren %0,66a boto txuriak izan ziren. Altubek ere zinez eskertu zuen oñatiarrek emandako babesa:

 

Saritu guztiak, ekitaldi amaierako talde argazkian.

comentarios

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

opinion

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publicidad

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.