Futbola

Futbola
2017-12-21 16:05:21
AMAITZEAR DAGOEN LEHEN ITZULIAREN BALANTZEA EGIN DIGU KAPITAINAK
Joseba Irizar: «Uste baino hobeto gaude, baina oraindik asko falta da»

Gorengoen Erregional mailako taldea denboraldi zoragarria egiten ari da. Pasaden sasoian maila galdu ostean, uste baino hobeto egokitu da berrira eta lehen itzulia amaitzeko, jardunaldi bakarra falta denean, zazpi puntuko aldea ateratzen dio bigarren sailkatuari. Kategoriako 32 taldeen artean, onena da Aloña. Joseba Irizar kapitainak orain arte egindakoaren balantzea egin zuen atzo, Oñati Irratian.

 

Kategoriako oilarretako bat izan arren, itxaropentsuenak ere ez zituen zenbaki hauek aurreikusiko. Lehen itzuli borobila egin du Aloñak eta lan erdiak amaitzeko jardunaldi bakarra falta denean, lider garbi bezala amaituko du urtea talde oñatiarrak. Jokuan jarri diren 42 puntuetatik 33 eskuratu dituzte Gotzon Urzelairen mutilek eta uneotan, zazpi puntuko aldea zabaldu dute dagoeneko, bigarren sailkatua den Tolosarekiko. Eta urtea horrela amaituko da, urtarrilaren 7ra arte, ez baita liga txapelketa itzuliko.

 

Atseden egun hauek garrantzitsuak izango dira fisikoki, eta batez ere, psikologikoki errekuperatzeko. Izan ere, itzulera ez da batere erraza izango. Oñatiko taldeak Eibarren amaituko du lehen itzulia, sailkapeneko hirugarren postuan dagoen Urko taldearen zelaian. «Partida oso garrantzitsua izango da guretzat. Uneotan bederatzi puntutara daude eta irabaziz gero, hamabi puntutara utziko genituzke» zioen Irizarrek.

 

Konfidantzarik ez

Zenbakiak ikusgarriak badira ere, Irizarrek zuhurtziaz jokatu nahi du. Kategoria konplexua baita Erregional Preferentea: «Uste baino hobeto gaude, baina oraindik asko falta da» onartu zuen atzoko elkarrizketan. Bigarrren itzulia «luze» joango dela eta garrantzitsuena, «azken partidetara egoera onean» iristea dela zioen kapitainak.

 

Iazko kolpearen ostean, asko aldatu dira gauzak Azkoagainen. Hala ere, taldeak gehiago nahi du eta iaz galdutakoa lehenbailehen berreskuratzea da guztien helburua. Beheko podcastean daukazue atzoko elkarrizketa guztia entzungai:

 

Zuhurtziaz eta pausoz-pauso joan nahi du kapitainak.

comentarios

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

opinion

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publicidad

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.