Txirrindularitza

Txirrindularitza
2017-12-15 11:44:14
OÑATIKO ZIKLO-KROSAREN VIII. EKITALDIA JOKATUKO DA IGANDEAN
Gipuzkoako txapelak jokuan, Urrutxuko zelai lokaztuetan

Urtea amaitzear den honetan, ziklo-kros denboraldian bete-betean sartuta daude Arrikrutz Aloña Mendiko txirrindulariak. 13 lasterketetan lehiatu ostean, etxeko proba sasoiko hamalaugarrena izango da eta aurtengoan, Gipuzkoako txapelak jokuan egongo dira gurean. Hala ere, bada azken orduko albiste negatiborik. Izan ere, egun berean Valentzian jokatuko den Espainiako Kopako probaren ondorioz, ziklista garrantzitsu askok ezin izango dute Oñatira etorri. Tartean, kadete mailako txapela irabazteko hautagaitzan zegoen Aimar Erostarbe txantxikuarra, azken orduko baja izango da.

 

Espainiako federazioaren jokaerak, haserrea sortu du Aloña Mendiko ordezkarien artean. Asteburu berean Espainiako Kopako proba bat jarri izanak, Oñatiko hitzordua kolokan utzi baitu azken unera arte. «Duela hiru aste proba bertan-behera uztekotan egon ginen» onartu digu Kepa Umerez txirrindularitza saileko presidenteak. Hala ere, zirkuituan dauden ziklista indartsuenen hutsunearekin bada ere, Oñatiko ziklo-krosak, aro modernoko zortzigarren ekitaldia ospatuko du igandean.

 

Espainiako Kopako lasterketak, interes handia dauka probak lehiatzen dituzten txirrindularien artean eta horren ondorioz, kopuruari dagokionean, parte-hartzea, handia izango bada ere, kalitatea «dexente murriztuko» dela dio Umerezek. Okerren jaso duten erabakia baina, gazte mailetako ziklisten azken uneko hutsunea izango da: «Selekzioetako ordezkariek esan ziguten hemengo txirrindulariak ez zizkigutela hartuko eta guk jakin gabe jarri dira eurekin kontaktuan. Zoritxarrez, kadete eta gazte mailetako ziklista onenak, selekzioaz egongo dira igandean Valentzian» gaineratu digu presidenteak.

 

Horien artean egongo da Aimar Erostarbe oñatiarra ere. «Gure ordezkari onena da eta Gipuzkoako txapelketa irabazteko aukerak izango zituen baina aste honetan bertan jakin dugu ez dela gurean izango».

 

Zazpi Oñatiar

Bestelakoan, goizeko 9:30etan jokatuko da aurreneko proba, Master mailakoa. Eta 12:15etan azkena, gizonezkoen senior mailakoa. Arrikrutz-Aloña Mendi taldeko sei txirrindularik parte hartuko dute: kadete mailako proban (10:30), Aritz Torres, Unai Cueva eta Aitor Altube ariko dira, eta junior mailakoan (11:15) Josu Gartzia, Ander Blazquez eta Gaizka Maiztegi. Aloña Mendiko ordezkariez gain, Argider Isasti ere lehiatuko da igandeko hitzorduan.

 

Kepa Umerez presidenteak, probaren azken ordukoak azaldu dizkigu:

 

 

Oñatiko txirrindulariak prest, igandeko lasterketarako. Argazkia: Aitor Mendiaraz.

comentarios

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

opinion

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publicidad

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.