Besteak

Besteak
2017-12-14 08:49:17
ASTEAZKENA BITARTEAN EMAN DAITEKE BOTUA UDAL WEBGUNEAN
Oñati Irratian elkartu dira herritarren kirol saria irabazteko lau hautagaiak

Herritarren kirol sariko bozketa ixteko astebete eskas gelditzen den honetan, aurtengoa irabazteko hautagaitzan dauden lau izendatuak, Oñati Irratiko kirolen txokoan elkartu ziren atzo eguerdian. Garaile izan edo ez, zerrendan egotea, errekonozimendu handia dela onartu zuten.

 

Hamar egun soilik igaro dira bozketa zabaldu zenetik eta dagoeneko, inoizko botu kopuru handiena pilatu du aurtengo herritarren kirol sariak. 1.200 bozka baino gehiago jaso dira. Botoa emateko aukera asteazken gauerdian itxiko da eta ohikoa den moduan, sari banaketa ekitaldian bertan ezagutuko irabazlearen izena.

 

Hilaren 22ko hitzordua berotzen joateko baina, solasaldi interesgarria osatu zuten atzo Oñati Irratiko kirolen txokoan. Azken urteen gisan, izendatu guztiak elkartu baitzituzten FM 107.4ko sintonian. 35 minutuz luzatu zen mahainguruan, kirolari bakoitzaren urteari, begira aritu ziren.

 

Errespetua nagusi

Lau kirolariak elkarrekin zeuden lehen aldia izan zen atzokoa. Gehienak bistaz ezagutzen ziren arren, bada atentzioa ematen duen datu bat. Jon Altube eta Nerea Diazen kasuan esaterako, hogei urteko aldea dago. Eta beteranoak, esperientzia eta bizipen handiko gizona izanik, txantxa batekin girotu nahi izan zuen hasierako elkartzea: «Baina zer da hau! Nerearen aita izan naiteke» zioen irrifartsu Altubek.

 

Txantxak alde batetara utzi eta estudioan sartuta, kirolari bakoitzak bere urteko errepaso sakon bat egin zuen. Orokorrean oso urte ona izan dela aitortu zutek guztiek. Hala ere, euren hautagaitza defendatzeko eskaera egin zitzaienean, errespetu handia erakutsi zioten elkarri: «Denboraldi bikaina egin duten kirolariak gara guztiak eta zerrenda honetan egotea, nahikoa sari da guretzat» zioten.

 

Iazko herritarren saria irabazi zuen Xabier Gordoak ere parte hartu zuen solasaldi amaieran. Bere esperientzia azaldu eta aurtengo izendatuei zortea opa zien igerilariak. Hemen daukazue irratsaio guztia entzungai:

 

Aurtengo lau izendatuak, Olakuako dorretxean.

comentarios

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

opinion

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publicidad

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.