Besteak

Besteak
2017-12-07 11:37:41
KIROLDEGIKO ERABERRITZEAZ BERBA EGIN ZUEN ASTEARTEAN, OÑATI IRRATIAN
Mikel Biain: «Kiroldegiko eta Olaiturriko eraberritzeek, inflexio puntu bat markatuko dute aurrekontuetan»

Hileroko legez, Mikel Biain alkatea, Oñati Irratitik pasa zen astearte goizean. Azaroko osoko bilkuran onartu ziren 2018ko aurrekontuek, pisu berezia hartu zuten elkarrizketan eta besteak beste, Zubikoa kiroldegiko eta Olaiturriko eraberritze lanetaz mintzatu zen. Kirol arloko bi kontu hauetan esan zituenak bildu nahi izan ditugu.

 

Ia 40 minutuko elkarrizketa mamitsua eskaini zuen asteartean Mikel Biainek, Oñati Irratiko "Alkatearekin berbetan" tarte arrakastatsuan. Landu zituen gai ezberdinen artean, kirol arloko eraberritzeek, pisu berezia hartu zuten. Biainen aburuz, «inflexio puntu bat markatu dezaketen lanak» baitira Zubikoa eta Olaiturriko eraberritzeak. Udalaren egoera ekonomikoa osasuntsua dela esanez, urtea 900.000€-ko zorpetze mailarekin itxiko da. «Inguruko beste herri batzuekin alderatuta, oso baxua da» zioen.

 

Hori horrela, herritarren kezka iturri den Zubikoako lanetaz ere hainbat pista eman zituen. Berritze lanen exekuzio proiektua idazteko 300.000 euroko partida garrantzitsu bat gorde dela esan zuen eta aurrera begira, eman beharreko hurrengo urratsa, plegu teknikoa lantzea izango dela esan zuen. «Eskaintza ekonomikoa garrantzitsua izango den arren, eskaintza teknikoari garrantzia handiagoa emango zaio» zioen.

 

Lanak noiz hasiko diren galdetuta, zuhurtziaz erantzun nahi zuen Biainek: «Ez daukagu presarik. Gauzak ondo egin nahi ditugu. Data zehatzik ezin dugu oraindik aurreratu. Baina, zaila iruditen zaigu 2019ko azken hiruhilabetea baino lehen ezertan hastea» gaineratu zuen.

 

Bi lan hauetaz esan zituenak, ondorego podcast-ean jaso ditugu:

 

Kiroldegiaren erreformaz hitz egin zuen irratsaioan, Mikel Biain alkateak. Argazkia: www.irekia.euskadi.eus

comentarios

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

opinion

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publicidad

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.