Pilota

Pilota
2017-11-30 10:24:12
ZUZENDARIA ETA PRESIDENTEA OÑATI IRRATIAN IZAN ZIREN ATZO GOIZEAN
Pilota saileko arduradunak «pozik», dokumentalak izan duen arrakastarekin

Lau egun eskas igaro dira Aloña Mendiko pilota sailak urrezko ezteietarako prestatu zuen dokumentala pantailaratu zutenetik. Eta oraindik goiz bada ere, alde guztiek jaso dituzten kritikak oso positiboak izan direla onartu berri dute arduradunek. Josu Osa eta Kepa Aranburu, Oñati Irratian izan ziren atzo goizean.

 

Lepaoraino bete zen larunbatean Santa Ana antzokia dokumentalaren aurkezpenean. 50 urtek askorako ematen dute eta era batera, edo bestera, pilota sailarekin harremanena izan duten herritar ugari gerturatu ziren deialdira. Gazte, zein nagusi, guztiei egin zaie leku ikus-entzunezkoan. «Iraganari begira jartzeaz gain, oraina eta etorkizuna ere landu nahi izan dugu dokumentalean» onartu zuen atzo, Josu Osa presidenteak, Oñati Irratiko kirolen txokoan.

 

Osarekin batera, azken urte honetan bidelagun izan duen Kepa Aranburu ere elkarrizketatu zuten. Dokumentalaren zuzendari gisa egindakoarekin «gustora» gelditu zela aitortu zuen. Lana nola iritsi zitzaion eta ordutik hona, eraman duten lan-dinamika azaldu zuten bi protagonistek, atzo goizeko irratsaioan.

 

Laister salgai

Larunbatean Santa Anara gerturatzeko aukerarik izan ez zutenek, datozen asteetan izango dute dokumentala erosteko aukera. «Lanaren kalitatea lehenetsi nahi izan dugu aurrena eta orain, okerrik ezean, gabonetarako izango da erosgai Aranburuk egindako lana».

 

Urtebeteko lan mardulak, artxibo historiko bezala balioko du aurrerantzean, eta Osak zein Aranburuk, eskertza mezu orokorra helarazi nahi izan zuten, atzoko elkarrizketa amaieran.

 

Hemen daukazue solasaldi guztia entzungai:

 

  

Binakako txapelketa Oñatin, Abenduak 15ean

Hasiera batean, larunbateko egunak itxi behar zuen 50. urteurreneko ekintzen zerrenda, baina pilota sailetik jakinarazi berri digutenez, bada azken orduko albisterik. Izan ere, Olentzero aurreratu egingo zaie aurten. Abenduaren 15ean, profesional mailako pilota jaialdi berri bat gurera ekartzeko aukera izan baitute eta ez dute aukera galdu nahi izan.

 

Gaueko 22:00 hasita, binakako txapelketako laugarren jardunaldiko partida izango da ikusgai Zubikoako pilotalekuan. Elezkano-Rezusta / Bengoetxea-Larunberen artekoa, hain zuzen ere. Sarreren gaineko informazioa, datozen egunetan zehaztuko dute, Aloña Mendiko arduradunek.

Aranburu eta Osa, Oñati Irratiko estudio nagusian.

comentarios

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

opinion

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publicidad

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.