Besteak

Besteak
2017-11-09 13:04:05
ALDUNDIAK FEDERAZIOAK ETA ESKALATZAILEEK TOPAKETA EGIN DUTE ARAOTZEN
Naturarekiko errespetua eta jasangarritasuna, eskalada modernoaren oinarri

Oñatiko Araotz auzoa eskaladarako toki pribilegiatua dela diote adituek. Hori horrela, etorkizuneko eskaladaren norantza bideratu nahian, topaketa berezia egin zuten pasaden larunbatean kirol honen inguruko eragile ezberdinek. Helburua, erakunde eta erabiltzaileen arteko informazioa trukatu, eta etorkizun motz batean, eskadala jasangarri baten arautegia zehaztea izan zen.

 

Foru Aldundia, Gipuzkoako Mendi Federazioa eta Donostia, Goierri eta Debagoieneko eskalatzaileek, eskalada jasangarriaren inguruko topaketa eta hausnarketa berezia egin zuten larunbatean Araotzen. Martxoan onartu zen eskalada jasangarriaren arautegia aztertzeaz gain, etorkizun motz batera begira egin daitezkeen hobekuntzak ere proposatu ziren hitzordu horretan.

 

Gipuzkoako lurraldeak ia ehun gune ezberdin ditu eskaladarako katalogatuta, baina zerrenda horietatik, 17 garrantzitsuenak ari dira aztertzen. 2020ra bitartean, aipatu lekuetako berrekipamendua eta mantenimendua hobetu nahi da eta Araotz, Gipuzkoako gune estrategiko garrantzitsuena izanik, eragile guztien topaleku bilakatu zen asteburuan.

 

Bertan izan ziren teknikari eta eskalatzaileek, helburu garbia daukate: Maite duten kirola praktikatzen jarraitu nahi dute. Baina betiere, ingurumenari kalterik egin gabe. «Ingurune natural batean gaudela kontutan izanik, garbi izan behar dugu ezin dugula edozein lekutan eskalatu» adierazi zuten Sergio Maiztegi eta Gaizka Galfarsoro eskalatzaileek, Oñati Irratian.

 

Babestutako espezieak

Oñatiko bi eskalatzaileez gain, Igor Aldalur Gipuzkoako Mendi federazioko ingurumen teknikaria ere, Oñati Irratiko kirolen txokotik pasa zen atzo goizean. «Araotz gune estrategikoa da guretzat. Gipuzkoan ez ezik, estatuan eta mundu mailan oso leku garrantzitsua da Oñatikoa, eskaladarako. Ingurumen aldetik aitzindariak izan baitira bertan» jakinarazi zuen.

 

Bestalde, Araotzek ere badauka beste berezitasun bat. «Sai zuri geroz eta gutxiago daude eta zorionez, ingurune honetan bikote bat daukagu. Eta oso garrantzitsua da guretzat, galtzear dauden espezie hauek babestea» gaineratu zuen Galfarsorok. Basozainek inbentario sakona egin dute eta orain, «eragile guztien arteko elkarlana» garatzea baino ez da gelditzen.

 

Kolore mapak

Aurrez aipaturiko inbentarioak, kolore mapa bat jasotzen du. Bertan, gune bakoitzean babestuta dauden espezieen berri emateaz gain, non eskalatu daitekeen ere, zehazten da. Gune gorriek, debekua adierazten dute. Hori kolorekoek berriz, urte sasoi batean soilik baimentzen dute eskalada eta gune berdeak, libreak dira %100ean. Araotzen kasuan, gune guztietako koloreak identifikatu dira.

 

Oñatiko egoera

Larunbateko topaketaren berri emateaz gain, Oñatiko eskaladaren egungo egoeraz ere mintzatu ziren Maiztegi eta Galfarsoro. Kirola «osasuntsu» dagoela baieztatu zuten baina etorkizun oparo bat bermatzeko, «hainbat hobekuntza» egitea proposatzen dute.

 

Elkarrizketan zehar esan zirenak entzun nahi izatera, sakatu beheko podcastean:

 

Eragile ezberdinak, larunbateko topaketan. Argazkia: Gipuzkoako Mendi Federazioa.

comentarios

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

opinion

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publicidad

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.