Besteak

Besteak
2017-10-24 09:54:36
13 URTE DARAMATZA MUNDUA BIZIKLETAZ ZEHARKATZEN
Alvaro Neil-ek irekiko du gaur, Aloñaren Mendi Hamabostaldia

Gaur irekiko da Aloñaren aurtengo Mendi hamabostaldia. Alvaro Neil asturiarrak, hitzaldia emango baitu arratsaldean (19:30) Santa Anan. Hamahiru urtez bizikletaz munduko 115 herrialde zeharkatu ditu eta azaroan bere sorterrira iritsi aurretik, geldialdia egingo du gurean.

 

Azaroa amaieran egingo du Aloñak, aurtengo mendi hamabostaldia baina lehen hitzordua, gaur arratsaldean bertan izango da. 2004az geroztik, mundua bizikletaz zeharkatzen ari den Alvaro Neil clown-a izango da lehen gonbidatua. Hamahiru urte daramatza bere irrifarrea eta bidaiatzeko ilusioa munduan zabaltzen, eta urte guztiotan, 115 herrialde zeharkatu ditu.

 

Aurreikuspenak betetzen badira, azaroaren 19an iritsiko da bere sorterrira, Oviedora. Eta uneotan Espainia iparraldea zeharkatzen ari dela aprobetxatuz, Oñatin geldituko da. A la velocidad de las mariposas izeneko hitzaldian, bizikleta gainean bizi izan dituen bizipenak kontatuko ditu.

 

Gaizka Galfarsoro antolatzaileak, ondorengo xehetasunak eman dizkigu:

 

 

Bulegoetatik, bizikleta gainera

Abokatua izatetik, biciclown izatera pasa zen 2004ko azaroan, Álvaro Neil. Bere bizitzako ametsa errealitate bilakatu nahi zuen eta bizikletaren laguntzaz, mundua zeharkatzen hasi zen. Ordutik, hamahiru urte hauetan ehun herrialdetik gora ezagutu ditu eta besteak beste, 200.000 kilometro pasatxo pilatu ditu.

 

Era berean, kontaezinak diren miloika esperientzia eta irribarre bereganatu ditu asturiarrak. Pailazo bezala ehundaka emanaldi egiteaz gain, hainbat proiektu garatu, eta besteak beste, sei liburu ere idatzi baititu.

 

+ INFO: www.biciclown.com

Oñatin egingo du geldialdia gaur, Alvaro Neil bidaiariak. Argazkia: Alvaro Neil.

comentarios

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

opinion

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publicidad

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.