Futbola

Futbola
2017-10-16 16:24:32
ALOÑAK 3-2 IRABAZI ZUEN ATZO ETA GILEK BI GOL EGIN ZITUEN
Unai Gil: «Azken asteetan huts egin ostean, oso garrantzitsua zen berriz irabaztea»

Liga hasiera indartsu baten ondotik, bi jardunaldi zeramatzan Aloñak garaipenik lortu gabe. Hori horrela, sailkapeneko lehen postuetan mantentze aldera, partidu garrantzitsua zen atzokoa. Beasainen aurkako lehia amaitzeko lau minuturen faltan, Aloña 3-0 zen aurretik markagailuan. Kanpotarrek baina, bi gol egin zituzten beste horrenbeste minututan eta azkenean, ordua eskatzen amaitu zuen partidua talde oñatiarrak. Zorionez baina, markagailuari eutsi, eta 3-2 amaitu zen norgehiagoka.

 

Partida hasi aurretik, Jose Luis Gordoa zenaren aldeko minutu bateko isilunea gorde zen. Jose Luis,  Nazario Gordoa kadete mailako entrenatzailearen aita zen. Lehen zatian, Beasain gehiago izan zen Azkoagaineko berdegunean. Aloñak ondo hasi zuen neurketa baina hamabosgarren minututik aurrera, kanpotarrena izan zen baloiaren jabetza. Hori horrela, markagailuan aurrea hartzeko bizpahiru aukera garbi izan zituzten. Hala ere, lehen zatia amaitzear zegoela, Mikel Palaciosek oñatiarren kontraerasoa ederki gauzatu, eta Martxel Aiastui egindako erdiraketa bikain errematatu zuen sareetara 45. minutuan. Honenbestez, 1-0 aldeko emaitzaz joan ziren oñatiarrak aldagelara.

 

Bigarren zatian, Gotzon Urzelairenak hobeto zelairatu ziren eta lehen zatian galdutako kontrola berreskuratu zuten. Nagusitasun horren ondorioz, beste bi gol gehiago iritsi ziren. 60 eta 73. minutuetako golek, Unai Gilen sinadura eraman zuten. Garaipenak erraza izan behar zuela zirudienean, beasaindarren bi gol iritsi ziren (87. eta 89. minutuetan) eta ustekabean, luzapeneko minutuak, urduritasun handikoak izan ziren.

 

Zorionez baina, markagailuari eutsi, eta 3-2 amaitu zen norgehiagoka. Garaipen honi esker, Aloña hirugarren posturaino igo da sailkapenean. 10 punturekin, bi puntutara dauka orain, Lagun Onak liderra. Asteburuan, Zumaiako laugarren sailkatuaren zelaian jokatuko du Aloñak.

 

Partida amaieran, eguneko goleatzailearekin hitz egiteko aukera izan genuen. Hona hemen Unai Gilen adierazpenak:

 

Bi gol egin zituen atzo, Unai Gilek.

comentarios

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

opinion

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publicidad

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.